Borrar
Julen Retegik partida aparta jokatu zuen atzo Beotibarren.
Retegi bikain baten eta Rezustaren garaipena Beotibarren
Esku pilota

Retegi bikain baten eta Rezustaren garaipena Beotibarren

Hasieran hartutako aldea, 14-3, erabakigarria izan zen atzoko partidan, eta garaitzaleek Binakako Txapelketako seigarren postua ziurtatu zuten

joseba lezeta

Martes, 17 de marzo 2015, 00:10

Julen Retegik eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako seigarren postua ziurtatu zuten atzo, Mikel Urrutikoetxeari eta Mikel Beroizi 22-15 irabaziz Tolosako Beotibarren. Rezustaren joak agindu zuen atzean eta Julen Retegi aurreko jardunaldietan baino erasokorrago aritu zen, erremateei esker hamahiru tanto bukatuz. Benetan partida eederra jokatu zuena. Irabazleak 14-3 aurreratu dira eta ondo eutsi zioten abantailari. Urrutikoetxea makal ibili zen ordura arte eta gero zuzendu egin zen. Bi tantora gerturatu arren, 16-14, ez zen nahikoa izan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Retegi bikain baten eta Rezustaren garaipena Beotibarren