elcorreo.com
Viernes, 5 de agosto 2016, 23:29
Basque Team-eko 24 kirolari olinpiko lehiatuko dira gaurtik aurrera hamar diziplinatan, atzo hasi zen Brasilgo Olinpiar Jokoetan. Kopuru honi esker, Euskadi izango da -Andaluziarekin batera- Rion atleta gehien izango duen hirugarren autonomia-erkidegoa. Kataluniak, Madrilek eta Valentziako Komunitateak baino ez dute gaindituko kopuru hori. Lurralde bakoitzeko dentsitate demografikoa kontuan izanda, kopurua «arras positiboa» da. Izan ere, Estatuko talde olinpikoa osatzen duten 305 kirolarietatik %8 Euskadikoak dira.
Publicidad
Sailkapena lortu duten 24 kirolarien artean, Maialen Chourraut piraguista gipuzkoarra eta eskubaloian diharduten Eli Pinedo, Nely Carla Alberto eta Patricia Elorza 'gerlariak' nabarmendu behar dira, Londresen jokatutako azken Jokoetan brontzezko domina eskuratu baitzuten. Bestalde, Rioko 2016ko Jokoetan parte hartzean, Ainhoa Murua triatleta izango da lau Olinpiar Jokotan lehiatu den lau euskal kirolarietako bat, Almudena Cid gimnasta ohiarekin, Ainhoa Ibarra eskiatzailearekin eta Maider Telleria hockey jokalariarekin batera.
Guztira, euskal ordezkaritza 13 kirolari gipuzkoarrek, 7 bizkaitarrek eta 4 arabarrek osatuko dute, eta guztien artean, 10 diziplina olinpikotan lehiatuko dira: Atletismoa, eskubaloia, txirrindularitza, hockeya, judoa, igeriketa, piraguismoa, errugbia, tiroa eta triatloia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.