Irudian, Kathrine Switzer.

Emakume korrikalaria

Duela berrogeita hamar urte, Bostonen, emakume korrikalari batek, txantxetan, esan zion bere entrenatzaileari prest zegoela bertako maratoian parte hartzeko. Baina, zer gertatu zen?

Arantxa Urretabizkaia

Domingo, 24 de julio 2016, 02:59

Duela berrogeita hamar urte, Bostonen, emakume korrikalari batek, txantxetan, esan zion bere entrenatzaileari prest zegoela bertako maratoian parte hartzeko, iruditzen zitzaiola gauza izango zela azkenen artean ez bukatzeko.

Publicidad

Entrenatzaileak esan zion hori frogatu egin behar zela eta frogatutakoan ikusiko zutela parte hartzen zuen ala ez. Emakumeak gogortu egin zuen prestakuntza eta halako batean, entrenatzaileak eta bere taldetxoak froga egin zuten. Eta bai, emakumea taldeko gainerakoen pare gelditu zen lasterketan.

Entrenatzaileak begiratu zituen Bostongo maratoiaren arauak eta bertan ez zen emakumeen parte hartzea debekatzen. Araudiak, besterik gabe, ez zituen emakumeak aipatzen, arauak egin zituztenei ez zitzaien horrelakorik burutik pasa.

Talde osoak eman zuen izena, entrenatzaileak barne, guztiek modu berean, izenaren haste letra eta abizena. Heldu zen eguna eta han joan zen taldetxoa, nork bere zenbakia bizkarrean zuela. Hasi zen lasterketa eta kilometro gutxiren buruan, antolatzaile bat hurbildu zitzaion emakume korrikalariari. Antolatzailearen bultzadak eta emakumeak bizkarrean zuen zenbakia kentzeko ahaleginak argazkietan gelditu dira, betiko.

Taldeak bere kidea defenditu zuen eta aurrera egin zuten, helmugaraino. Eta bai, emakumeak bukatu zuen lasterketa, atzetik aurretik baino gizon gehiago zituela. Hurrengo urtean aldatu zuten lasterketaren araudia: handik aurrera idatzita gelditu zen debekua emakumeentzat, eta maratoia bukatu zuen emakumea federaziotik kanporatua izan zen.

Publicidad

Handik hamabost urtera, Joko Olinpikoetan onartua izan zen maratoia emakumeontzat. Gaur egun orduko korrikalaria kirola emakumeen artean zabaltzen ahalegintzen da. Kontatzen du oraindik ere gordeak dituela egun hartan egindakoaren ondorioz jaso zituen gutunak. Gorrotozkoak batzuk, maitasunezkoak beste batzuk. Kontatzen du emakume askok esan ziola gelako paretan jarria zutela antolatzaileen erasoa erakusten zuen argazkia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad