elcorreo.com
Sábado, 12 de marzo 2016, 01:16
Aviron Bayonnais taldeak ongietorria eman dio argitaratu berri den 'Errugbi Hiztegia'-ri. Estade Jean Gauder zelaian ospatu den aurkezpenean, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Baionako alkate Jean-René Etxegaraik, Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidente diren Christian Devezek eta Francis Salagoïtyk, eta Euskadiko Errugbi Federazioko lehendakari ... Iñaki Laskurainek parte hartu dute. Gainera, aurkezpenera bertaratu dira Iparraldeko hainbat errugbi klubetako ordezkariak, errugbi jokalariak, entrenatzaileak eta zaletuak.
Publicidad
Sailburuordetzaren esanetan, «hizkuntzak etengabe aldatzen ari dira, errealitatea bera ere aldatzen ari den heinean, horregatik, oso inportantea da hizkuntza etengabe eguneratzea eta modernizatzea». Eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak hiztegi terminologikoak eratzea ezinbestekoa dela uste du. 2001. urtetik, 52 hiztegi terminologiko onartu ditu Jaurlaritzak. Horietatik, 40 liburu formatuan argitaratu dira; gainerakoak, argitaratzeko fasean daude. Halere, argitaratutako hiztegi guztiak, beraz 'Errugbia Hiztegia' ere, pdf formatuan eskuragarri daude Euskara webgunean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.