Borrar
Usain Bolt eta Justin Gatlin, 100 metroko lasterketan.
Gatlin ala Bolt?
Atletismoa

Gatlin ala Bolt?

Abiaduraren erraldoiek hitzordu berria izango dute ostegun honetan Beijingen. Jamaikarrak mendekua du buruan, 2005ko Munduko Txapelketa amerikarrak irabazi ondoren

iñigo crespo

Miércoles, 27 de junio 2018, 18:35

20 bat segundu besterik ez. Denbora horren baitan erabakiko da mendekua Beijingera iritsiko den. Usain Bolt eta Justin Gatlin aurrez aurre izango dira ostegun honetan bertan, 200 metroko lasterketan. Jamaikarra atlestimoaren salbatzaile bihurtu zen duela egun batzuk, bere kirola lausoz betea dagoen momentuan hain zuzen. Amerikarra, berriz, dopina dela eta zigortuta egon zen, eta gailurrerako bidea hartu nahi du berriro ere. Duela hamar urteko duelua errepikatuko da. Orduan Gatlinek lortu zuen garaipena. Badirudi orain Bolt indartsuago dabilela.

Zeharo luzea bilakatu da Justin Gatlinen iraunaldia. Bere biziko denboraldian, 2005ean alegia, Usain Bolt menperatu zuen Helsinkin ospatu zen Munduko Txapelketan. Hamarkada bat igaro da dagoeneko, eta amerikarrak hor jarraitzen du, jamaikarra desafiatzen, 33 urte bete dituelarik. Gutxigatik irabazi zuen Boltek 100 metroko lasterketa Beijingen, eta Gatlinek urrezko domina bilatuko du 200 metroetan. Mendekua hotz zerbitzatzen dela diote. Baina nork lortuko du?

Biek erraz egin zuten aurrera finalerdian, nahiz eta Bolt faboritotzat hartuta den. Gatlinek 19.87 segundutan gelditu zuen kronoa; jamaikarrak, 19.95ean. Bietako inork ez zuen %100a eman, baina duela hamar urteko probarekin alderatuz sekulako aldea dagoela argi utzi zuten. Izan ere, Gatlinek bere bigarren titulua eskuratu zuen 20.04ko denobrarekin, Bolt azkena izan zen, 26.27 segundurekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gatlin ala Bolt?