iñigo crespo
Lunes, 24 de agosto 2015, 12:24
Azken aste eta hilabeteetan, atletismoaren izarren distira lausoagoa bihurtu da. Dopinaren lasta dela eta, pistetan hegan egiten duten zenbait heroiek euren errekorrak zikindu dituzte Munduko Txapelketaren atarian. Kirolari ospetsu asko pistetatik kanpo gelditu dira, etengabeko susmoak direla eta. Baina atzo, Usain Bolt inoiz baino indartsuago ... itzuli zen. Denboraldi osoan erakutsi ez duen maila askatu zuen Beijingen. Urte askotan lehenengoz, jamaikarrak ez zuen bere burua arerio. Jainko izatetik gizaki baten itxura izatera pasa zen.
Publicidad
Inork baino domina gehiago lortu ditu Boltek Munduko Txapelketan. Bederatzi hain zuzen ere, Carl Lewis atzean utzita. Egia da 'haizearen semea' lehiatzen zenean lau urtetik behin ospatzen zela lehiaketa, baina jamaikarrak beste planeta batekoa dela argi utzi zuen atzo berriro ere. Heroiak behar ditu atletismoak bere izena garbitzeko, eta Boltek bere denboraldiko markarik onena sinatu zuen, berriro ere foku guztiak bereganatzeko.
29 urteko abiaduraren erregeak urrez idatzi zuen bere istorioa, Beijingen preseski. 2008an mundu osoa liluratu zuen hirian bertan. Aurten, ordea, ez zituen munduko errekorrak hobetzeko premia edo helburua, hezur-haragizko arerio bat menperatzeko beharra baizik. Justin Gatlinek sekulako maila erakutsi du urte osoan zehar, eta segundo-ehunen batengatik bakarrik ez zuen Bolten tronua bereganatu. Atletismoa bolada txarrean erdi sartuta dagoenean, tximista jamaikarrak bere aztarna sakona utzi du historia liburuetan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.