M.I.
Sábado, 21 de marzo 2015, 17:19
Goiza milaka gipuzkoarrekin partekatu ondoren, bihar arte esan eta Nafarroara itzuli da berriro 19. Korrika, Bidasoaren ertzetik tarte bat egin eta, Ibardingo gaina pasatuta, Lapurdin barneratzeko, larunbatetik iganderako urratsa Baionan egiteko asmoz. Bihar bueltan izango da, gaur bezala oso goiztiar, goizeko 06:00etan helduko baita ... Hondarribira, handik hiru ordura Donostiara iristeko.
Publicidad
Euskahalduntasunarekin batera aniztasuna aldarrikatuz agurtu du gaurkoz Gipuzkoak Korrika, lurraldean egin dituen azken kilometroak, Irundik Behobiara bitartekoak (459.km-tik 462-ra), aniztasun kilometroak izan baitira; Aniztasunaren Korrika alegia. Arrazakeria eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna dela eta, EH 11 Kolore ekimenak Korrikaren barruan Aniztasunaren Korrikaldia deitu baitu. Hala, zenbait arduradun politikok eta aniztasunaren aldeko hainbat elkartek parte hartu du Korrikaren tarte horretan. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Angel Toña, Inmigrazio Zuzendari José Luis Madrazorekin batera; Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Departamenduko Zuzendari Itziar Pildain; Udalbiltzako zuzendari Santi Quiroga; Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Gora Gasteizeko kideak; Irungo etorkin eta jatorri ezberdinetako kultur elkarteen ordezkariak eta EH 11 Koloreko kide Beñat Garmendia eta Imanol Agirre. 459. kilometroan, besteak beste, Fermin Muguruzak eraman du lekukoa, Hamaika Kolore maskotarekin batera.
Harrera izugarria
Oro har, izugarria izan da Gipuzkoak Korrikari egin dion harrera, ehunka lagun izan baititu uneoro inguruan herriz herri eta eskuz esku dabilen lekukoak; askotan, milaka. Tolosaldean goizean goiz sartu da Korrika, atzo Nafarroan eta bart Iruñean bizitakoa ezin ahaztuta. Dudarik gabe, atzoko 'euskahalduntasun' erakustaldiak bultzatuta eta suspertuta egin dio aurre Irurtzundik Leitza bitartean tokatu zaion bigarren gauari.
Talde polita zeukan zain Tolosan, eta gogotsu burutu dituzte herrian barrena aurreikusita zeuden kilometroak. Horietako bat, 377garrena, Inazio Agirreren senideek egin dute. Iaz hil zen Inazio Agirre, soziolingustika gaietan aditua, Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria izan zen. Eta, horrek bezala, kilometro guztiek dute beren historia. Unean-unean gertatzen ari denaren berri izateko, sakatu orrialde honen goiko aldean dagoen 'Zuzenean' botoitxoa.
Eguraldia ez da ari gehiegi laguntzen, baina lasterketak berak daraman berotasuna nahikoa da lanbroari eta tenperatura baxuei aurre egiteko. Orain dela 20 urte pasatu ez den hainbat herritatik igaro da, eta igarri da bertakoak Korrika egarri zirela. Andoainek, berriz, herri bezala 400 urte beteko ditu aurten; eta Korrikaren 400.kilometroan hori ospatu nahi dute, Korrikan 400 andoaindar batuz.Horrelaxe jarraitu goiz osoan Gipuzkoan 19. Korrikak, ordulariak aurrera egin ahala korrikalari gehiago hurbiltzen zitzaizkiola, Hernanin, Astigarragan, Errenterian, Oiartzunen eta gainerako herrietan jendetza handiak bilduz.
Publicidad
Elkartasunerako tartea ere izan du gaur Korrikak, egunero bezala. Hernanialdean, esate baterako, aipatzekoa da 'Hernani Wukrorekin' elkarteak egin duen kilometroa. Wukro Etiopiako herri bat da, eta horri laguntzeko GKE da Hernani Wukrorekin. Ekinbide horretan asko dira Wukronen bertan auzolanean egiten ari direnak; ikastetxeak, aroztegiak, zirkoak.... Hernanin ere Pausoka elkarteak parte hartu du Korrikan lekukoa eramaten; Pausoka errehabilitazioan dauden umeen gurasoek sortutako elkartea da. Ume asko eta asko gurpildun aulkian joan dira kilometroa egiten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.