Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i. c.
Lunes, 27 de julio 2015, 17:15
Zoran Vrkic Endesa Ligara itzuliko da. 2013-2014 denboraldian Bilbao Basketen jokatu zuen kroaziarra Gipuzkoa Basketera iritsiko da aurten. Hegaleko jokalariak ez zuen zorte handirik izan Miribillako taldean igaro zituen hilabeteetan, eta bere herriko Sibenik taldera jo zuen joan den udan. Orain, bertako saskiratzaile nagusia ... izan ondoren, berriro ere arrakasta bilatuko du ACBn, oraingo honetan Euskadiko beste talde batean.
27 urterekin (28 egingo ditu abuztuaren 16an) iritsiko da Vrkic (2.04 metro) Donostiara. Oraindik nahiko gaztea den arren, esperientzia handia dauka Europan, Kroaziako hainbat taldetan (Split, Dubrovnik, Zadar eta Sibenik) eta Italian, Eslovenian, Grezian eta, esan bezala, Espainiako ligetan jokatu baitu. Iaz, partidako 15,8 puntu, 4,3 errebote eta asistentzia bat sinatu zituen batez beste. Orain, Endesa Ligara itzuli da, datozen hiru urteetan Gipuzkoa Basketeko hegalekoetako bat izateko.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.