Carlos Soria Ama Dablaneko (6.812m) tontorrean.
Tontorrean

Gai izango zinateke 77 urterekin zortzimilako bat igotzeko?

Avilako alpinista den Carlos Soriak udabarri honetan Annapurna eta Dhaulagiri mendiak igotzeko xedea du

izaskun moyano

Miércoles, 10 de febrero 2016, 00:02

Zortzimila metroko mendia igotzeko gai izango zinateke 77 urterekin? Kontua hartu, adin horretako gehienak sofan eserita pasatzen dituztela orduak. Carlos Soriak, 'Elurretako aitona', urte horiek bete berri ditu, eta zortzimilakoa igotzeko eskarmentu handiena duen gizona da mundu mailan.

Publicidad

Bederatzi igo ditu 60 urte zituenetik. Izan ere, munduko 14 gailur altuenak konkistatzeko asmoa du. Oraindik 11 tontor zapaldu ditu. Annapurna, Dhaulagiri eta Shisha Pangma gelditzen zaizkio. Udaberri honetan lehenengo biak igotzeko asmoa du.

Soria eta bere taldea otsailaren 25ean aterako dira Nepalerantz, Annapurna (8.091m) eta Dhaulagiri (8.167m) mendiak konkistatzeko helburuarekin. Alturetako lanak neguan hasteko asmoa dute. Honela, udaberriko elur-jausiak ekidituz helduko dira Annapurnara.

Iaz, planak alde batera utzi behar zituzten mendiaren egoera txarrean baitzegoen, Nepal astindu zuen lurrikararen ondorioz. Hala eta guztiz ere, udazkenean Soria Himalayara itzuli eta Ama Dablaneko (6.812m) tontorra ikutzea erdietsi zuen; munduko gailurrik ederrenatakoa, dudarik gabe.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad