Borrar
Christian Prudhomme, Frantziako Tourreko zuzendaria.
Frantziako? Tourra
Txirrindularitza

Frantziako? Tourra

Txapelketako zuzendariak adierazi duen bezala datorren urteko edizioko lehendabiziko etapa Dusseldorf hiri alemaniarrean izango da

izaskun moyano

Domingo, 27 de diciembre 2015, 01:06

Dusseldorf hiri alemana izango da 2017. urteko Frantziako Tourreko irteera, Amaury Sport Organisation (ASO) erakunde antolatzaileak jakinarazi duenez. Tourraren 104. edizioa izango da, eta laugarren aldiz irtengo da Alemaniako hiri batetik. Era berean, 22. aldiz Frantzia ez den herrialde batetik.

Frantziako Tourra Alemaniatik irten zen azken aldia 1998an izan zen, irteera Berlinen egon zenean. Aurretik, Kolonia (1965) eta Frankfurt (1980) ere izan ziren Tourreko irteera hiri. Lasterketaren 104. edizioko xehetasun guztiak urtarrilaren 14an jakinaraziko ditu antolakuntzak, Parisen eta Dusseldorfen egingo diren bi ekitalditan.

«Toki logikoago batera itzuliko gara irteera handi hau Dusseldorfen eginda. Txirrindularitzarekiko eta Frantziako Tourrarekiko gustua duen herrialde batera itzuliko gara», adierazi du Christian Prudhomme lasterketaren zuzendariak 'France Info' hedabidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Frantziako? Tourra