Chris Martin, Coldplay taldeko abeslaria.

Coldplay, Super Bowl-eko atsedenaldian

Musika talde ingelesa Super Bowl 50- eko finalean zuzenean arituko da, eta Beyonce abeslariak baliteke beraiekin abestiren bat edo beste kantatzea

izaskun moyano

Domingo, 6 de diciembre 2015, 03:12

Super Bowl- eko finala, urte osoan telebistaz gehien jarraitzen den kirol ekitaldia da. Ondorioz, atsedenaldian kontzertu ikusgarria eskeintzen da. Aurten, Coldplay talde britainiarra izango da zuzenean arituko den ohorezko gonbidatua.

Publicidad

Ingalaterrako taldea, Santa Clarako (California) Levi's Stadiumean izango da, datorren otsailaren 7an jokatuko den partidan. Han erabakiko da, hain zuzen ere, Futbol Amerikarreko Liga Nazionaleko irabazlea.

Chris Martin abeslaria buru duen taldeak zazpi Grammy sari irabazi ditu , eta 'A head full of dreams' izenezko diska berria plazaratuko du datorren ostiralean.

Aurreko urtean, Katy Perry izan zen Super Bowleko finaleko atsedenaldian zuzenean aritu zena Phoenix Stadiumen, Arizonan. Honek, 121 milioi ikusleko audientziaren record-a eskuratu zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad