Borrar
Surfista Nazareko olatu erraldoiarean gainean dagoen bitartean, zaleek ikuskizunaz gozaten dute.
Kosta portugaldarreko ikuskizun erraldoia
Surfa

Kosta portugaldarreko ikuskizun erraldoia

Urtero bezala, egun hauetan itsasoa asko haserretzen da Nazareko herri portugaldarrean, eta badira olatu hauek surfeatzeko abagunea aprobetxatzen duten adituak

izaskun moyano

Jueves, 5 de noviembre 2015, 00:20

Udazkeneko lehen denborleek Nazare-n, Lisboatik 100 kilometrotara, olatu erraldoiak eratzen dituzte. Hori dela eta, 10.000 biztanle dituen herriak surflari profesional asko erakatzen ditu, Billabong Ride of the Year txapelketara. Bertan lortu zen, hain zuzen ere, inoizko olaturik handienaren gainean aritzea. 2011. urtean Garrett McNamarak 24 metroko olatua surfeatu zuen.

Olatu handienak Praia do Nortera heltzen dira, Nazareko hegoaldera. Baina herria, Forte de Sao Miguel Arcanjo eta Nazareko itsasargia kokatuta dauden lurmutur txiki batek babesten du. Hara hurbiltzen dira olatuen arteko ikuskizunaz gozatzen duten hainbat zale.

Olatuok sortzearen arrazoi nagusia Nzareko Kainoia da. 230 kmko luzera eta 4.000 metroko sakonera dituen, dagoen kanoia. Honek, olatuen indarra handitzen du. Honela, kostaldera tamaina erraldoiarekin heltzen direlarik.

Aurtengo olatu handi hauek lehendabizikoz surfeatu dituztenak Pedro 'Scooby' Viana brasildarra eta Sebastian Staudner alemaniarra izan dira. Azken honek 30 metroko olatu gainean aritu zen, uretako moto baten laguntzaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kosta portugaldarreko ikuskizun erraldoia