El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Blanca Suarez eta Álvaro Cervantes "Carlos, Rey Emperador" estrainaldian

Gasteiz, telebistaren hiriburua

Pantaila txikiaren aurpegi famatuenak Gasteizko FesTValean izan dira euren telesail eta programa berriak aurkezten

Iera Agote

Sábado, 5 de septiembre 2015, 01:09

Azken bost egunetan, Euskadiren hiriburua telebista plato handi batean bihurtu da. Gasteizko kaleetatik telebista kate nagusietako aktore, aurkezle eta sukaldari ospetsuenak ibili dira euren lan berriak FesTValean aurkezten. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta estreinaldietaz aparte, kultura topaketak, hitzaldiak, profesionalentzako tailerrak eta beste zenbait ekitaldi izan dira.

Publicidad

Tapiz laranja izan da FesTValeko hitzordu jendetsuena. Inguruan ehunka pertsona bildu dira telebistako aurpegi ospetsuenak pasatzen ikusi eta beraiekin argazkiak ateratzeko oihu eta malkoen artean. Edizio honetan ez dira faltatu Alaska eta Mario Vaquerizo, Blanca Suárez, Rubén Cortada, Javier Sardá, Martina Klein, Alberto Chicote, Lola Herrera, Anabel Alonso, Antonio Resines, Francis Lorenzo, Rodolfo Sancho, Pepe Viyuela edota Bertín Osborne besteak beste.

Aurten umeek ere beraien txoko txikia izan dute. Printzipal Antzokian EiTB, Neox eta Canal Panda izan dira haien marrazki bizidun eta programazio berria auzkezten. Gasteizko umeek bikain pasatu izan dute magia ikusten, dantzatzen, abesten eta nola ez, argazkiak ateratzen beraien pertsonai gustukoenekin.

Egun hauetan ere profesionalei zuzendutako ProfesTVal jardunaldiak ospatu egin dira. Hitzordu garrantzitsuena Manuel Bronsteinen eskutik etorri da, Youtuberen produktu zuzendaria. Bronstein atariaren etorkizunerako xedea eta tresnak azaltzeko heldu zen Gasteizera. Haren hitzaldiarekin batera, hainbat debate garatu ziren arlo digitalean dauden aukerak aztertzeko, bai ekoizle tradizionaleen edota edukien sortzaile berrien aburuz.

Sari banaketa, gaur

FesTVal jaialdiko azken egunean, Principal Antzokian amaiera festa egingo dute 20:00etatik aurrera. Mainat 2015 sariak Jordi Évole, María Escario eta Yusan Achari emango dizkiete. Kritikarien fikziozko sari onena El Ministerio del Tiempo-entzat izango da; urteko aurkikuntza Vis a Vis-entzat; saio dibertigarriena Allí Abajo-rentzat; interesgarriena Las Caras de la Noticia-rentzat eta saio entretenigarria Gran Hermano Vip eta Ochentame-rentzat izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad