Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Maisha MC arte sortzaile eta euskararen bultzatzailea.
«Ez dugu baloratzen euskara bizirik mantentzeko arbasoek egin zuten lana»

«Ez dugu baloratzen euskara bizirik mantentzeko arbasoek egin zuten lana»

Fisikaria eta euskararen bultzatzaile sutsua den Maisha MC raperoak «egungo arte berria, Europako hizkuntza zaharrenean» sortzea du xede

izaskun moyano

Domingo, 3 de abril 2016, 02:21

Errenazimendu garaian bazeuden arlo askotan adituak ziren gizon- emakumeak. Zientzian, artean edota giza gaietan bikain moldatzen ziren buruargi haiek. Eskultura bat egiteko gaitasuna izanda, matematikan oinarrituta teoria unibertsalak asmatzen zituzten. Leonardo Da Vinci, Shakespeare, Isaac Newton edota Galileo Galilei bezalako jakintsuak adibide batzuk dira soilik. Egun, XXI. mendean bizi gara baina badaude gizartean 'Errenazimenduko gizakiak' deituriko pertsonak. Hauetako bat da erreportaje honetako protagonista. Fisikaria den arte sortzailea, hain zuzen ere. «Polimata bat naiz».

Barakaldoko gazte honek sekulako CV du. Arlo profesionalen fisikako ikasketak amaitu ostean, tesia egin zuen EHU eta Oxfordeko Unibertsitateen artean. Bi master ere baditu lepo gainean, eta egun ikertzaile eta irakaslea da San Mameseko Ingeniaritza Eskolan. Baina gazte honek badu zain artistikoa ere.

Maisha MC, ezizenez ezagutzen da rap munduan. Musika talde batek ezarri zion, suajilieraz 'bizitza' esan nahi duen izenordea. «Bizitzarekin maiteminduta nagoela esaten didate», adierazten du gazteak. «Maisha MC nire alter ego artistiko edo sortzailea da», izan ere, musikaria, ekoizlea, DJ-a, raperoa, videoclip zuzendaria, irrati esataria eta ekitaldien diseinatzailea da barakaldarra. Horrez gain, gidoi bat du besapean eta laburmetrai bat zuzentzeko asmoa du.

Patrol Destroyers taldean DJ eta ekoizle lanetan aritzen da Maisha MC. Banda honetan euskal musika, soinu elektronikoekin nahastatzen dute. Izan ere, hainbat dira beraiekin aritzen diren kolaboratzaileak. Beste batzuen artean, beatboxerrak, albokariak, rap kantariak, etab... «Euskal sukaldaritzaren eboluzioa dugu inspirazio iturri gisa. Egun, errezeta tradizionalak sukaldatzeko era modernoan prestatzen baitira». Txalaparta elektronikoa bezalako instrumentuez hornitzen dituzte soinu berriak. Horrez gain, bost urte daramatza Euskadi Irratian esatari lanetan. Artea, kultura, zientzia eta bitxikerietako kontuez aritzen da bertan. Badirudi Maisha MCren egunak 24 ordu baino gehiago dituela, baina ez. «Bizitzari zukua ateratzen diot. Ez nago prest sofan etzanda denbora galtzeko».

'Euskaldun 2.0'

Sortzaile honek egiten dituen ekintza artistiko guztiak euskaraz burutzen ditu. «Egungo arte berritzailea, Europako hizkuntza zaharrenean interpretatzea dut xede». Honela alde erromantikoa (artea) eta alde militantea (euskara) uztartzen ditu. Frankismo garaian euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen, eta ezkutuan mintzatu beharra zegoen. Izan ere, Maisha MCren aititak klaseak ematen zituen klandestinoki. «Ez dugu baloratzen, jendeak urteetan zehar euskara bizirik mantentzeko egin duen lana». Honenbestez, bi helburu ditu. Alde batetik, gazteria hizkuntz zaharrera erakarri nahi du, eta bestetik euskaraz kaleko artea egitea posible dela erakutsi nahi du.

Honetarako, termino berri baten izatea sustatu nahi du lau haizetara: 'Euskadun 2.0'. Norzzone rapero donostiarrak erabili zuen duela hilabete batzuk estrofa batean, eta Maisha MCk zabaltzea erabaki zuen. Orain arte euskaldun zaharrak (euskara ama hizkuntza dutenak) eta euskaldun berriak (gazte edo nagusitan euskaraz mintzatzen ikasitakoak) sailkatzen ziren. Baina Maisha MCren ustez, egun badago beste euskaldun talde bat. Hauek, hiri eta famili erdaldunetan hazitakoak baina eskolan euskaraz ikasi eta mintzatzen direnak ditugu. Barakaldotarraren hitzetan, euskara batua, euskalkien nahastea eta erdarazko hitz edota esaldi batzuk uztartzen dituzte, etorkizuneko euskal gizartearen dialekto berri moduko bat omen da. Baina «ez da termino berri bat sortu, egun hizkuntz zaharrari gertatzen ari zaion ondorioaren irakurketa edota gaur egungo euskaldun talde baten argazkia da soilik». Bere helburua, euskara gaur egungo gizartean kokatzea da.

«Gorroto dut euskara interes ekonomikoagatik erabiltzea». Komunitate baten DNAtzat du barakaldotarrak hizkun zaharra, eta bere ustez inflexio puntu batean dago gaur egun. Izan ere, globalizazioak eta internetek euskara ahuldu eta erdara indartu dezakete. «Egoera hau aukera gisa ikusi behar dugu, ez da batere garestia euskarazko rap abestiak , bideoklipak eta laburmetraiak grabatzea edota Youtubeko tutorialen bidez euskara irakastea. Euskara tsunami batean dago, eta bi bide ditugu: olatuak jaten utzi (erdarak bereganatu) edota olatua surfeatu (euskara moldatu edota gaur egunera egokitu)». Maisha MC dagoeneko tabla gainean dago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Ez dugu baloratzen euskara bizirik mantentzeko arbasoek egin zuten lana»