Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Jazz doinuak badatoz Euskadira

Jazz doinuak badatoz Euskadira

Getxo, Gasteiz eta Donostia izango dira musika estilo honen hiriburuak uztailean zehar

Jokin Elizaran

Domingo, 21 de junio 2015, 02:52

Jazz soinuak Euskadira iristear daude. Getxo, Gasteiz eta Donostiara. Urtero bezala, hiru nazioarteko jaialdi potolo hauek artista handiak ekarriko dituzte gurera. Stanley Clark, Joe Lovano, Jamie Cullum, Chick Corea, John Zorn, Herbie Hancock edota Madeleine Peyroux bezalako izenak, besteak beste. Ez da gutxi.

Getxokoa ( ... http://www.getxo.eus/es/getxo-jazz) izango da lehenengo jaialdia, uztailaren 1etik 5era bitartean. 39. edizioa egingo dute bizkaitarrek eta "proposamen zabala" eskeiniko dute antolatzaileek, bere hitzetan. "Jazz generoko artista handiak eta esperantza gazteak". Jaialdia inauguratzeko ekitaldian Avishai Cohenek egingo du emanaldia. "Bere belaunaldiko tronpeta-jotzaile onenetako bat da Cohen, eta bebop eta post-bop estiloak abiapuntu hartuta, gero bide berriei ekin die, inprobisatzaile eta musikagile gisa". Uztailaren 2an, osteguna, Jazzaldian Nettwork ariko da. "Instrumentista handiek osatutako laukotea da, eta Charnett Moffett kontrabaxu-jotzaile bikaina du buru. Moffettek jazzaren arloko musikari handien ondoan lortu du ospe handia, besteak beste, Wynton eta Branford Marsalisen ondoan. Abentura honetan, bidaide izango ditu Stanley Jordan, tapping-aren magoa (zenbait gitarraren soinua erreproduzitzeko bidea ematen dion teknika); Jeff "Tain" Watts bateria-jotzailea, agertokietan gehien gurtzen den perkusionistetako bat; eta Casimir Liverski etorkizun handiko piano-jotzaile belgikarra".

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jazz doinuak badatoz Euskadira