Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
silvia cantera
Sábado, 23 de mayo 2015, 01:13
Antzinean abeslariek ahots ozena eduki behar zuten jendaurrean entzunarazteko. "Luis Marianok mikrofono bat erabili zuenean, mundu guztiak pentsatu zuen ez zela behar, oso arraroa iruditu zitzaien. Urte batzuk pasa eta gero, berriz, pentsaezina zen Frank Sinatra mikro barik imajinatzea", azaltzen du Ruper Ordorikak. Bere ustez, ... aurrerakuntza teknologikoak oso "onuragarriak" dira musikarentzat eta "gizakiok etekin ugari ateratzeko modua aurkituko dugu. Talentuak bere bidea aurkitzen du beti".
Oñatiko abeslariak gaur (Basauriko Social Antzokia, 21.00etan) joko du MAZ Basauriko bigarren egunean. Sarrerak 10 eta 12 euroan daude salgai oraindik. Kontzertu honetan, Ordorikak bere 'Lurrean Etzanda' diskoaren kantak eta urte guzti hauetan idatzitakoen sorta eramango ditu eszenatokira. Lau CD atera ditu azken bost urte hauetan, baina oraingo honetan "geldialdi" batean dagoela dio, inspirazioaren bila.
"Niretzat, lanbide hau ikastaldi bat da. Leku batera heltzen zarenean, beste txoko askorekin egiten duzu topo", dio Ordorikak. "Abesti bat interesgarria bada, berdin dio euskaraz edo beste hizkuntzatan idatzita dagoen", uste du musika tradizionalaren sustatzaile honek. "Kanta galtzen badugu, mintzairak ez du ezer esateko aukerarik izango", komentatzen du.
Hori bai, tradizioak belaunaldiz belaunaldi pasatzen jarraituko dutela uste du. "Lehen jendeak musika euskaraz entzuten zuen, batez ere, hizkuntza mantentzeko. Gaurko eskaintza, berriz, askoz handiagoa da", esaten du musikariak. Bere jarraitzaileen artean, gaztetxo asko daude eta horrek soinu herrikoienganako interesa ez dela desagertuko adierazten du. "Kanta batek hitz egiten dizunean ez du axola nongoa zaren ezta nolakoa zaren. Muga guztiak gainditzeko ahalmena dauka".
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.