Jokin Elizaran
Sábado, 16 de mayo 2015, 17:00
Euskal musikak ahaztu behar ez dituen 25 emakume batu ditu Elena López Agirre kazetariak bere azken liburuan. 'Neskatxa maite' (Ediciones Aianai, 18 euro, Baga-Biga eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin) "bide luze eta entretenigarria da", dio López Agirrek, "hogeitabost emakumeren biografia". Irakurtzeko atsegina, ... oso dokumentatua, lan mamitsua kaleratu du.
Publicidad
Liburuaren 250 orrietan zehar abeslariak, argazkilariak, programadorak, irakasleak, programadorak, disc-jockeyak, kazetariak, koristak, musika ekoizleak, jarraitzaileak azaltzen dira.
"Tori Amosi irakurri nion honakoa: emakumeek erraz gutxietsi egiten dutela euren burua. Eta horregatik ekin nion lan honi", azaldu du López Agirrek. Liburuan agertzen direnak "emakume langile eta interesgarriak dira", bakoitza bere estiloan. Liburua idaztearen prozesuan "lan literario handia egin dut", dio egileak, "erraza delako elkarrizketa grabatzea. Baina forma ematea, hori zailagoa da". Hogeitabost kasuetan "momentu baten lekuko izan ziren amekumeen istorioak" kontatzen dira. Eta hori da 'Neskatxa Maite'ren balio eta meritu handiena.
Orrietan zehar, hainbat pertsonaia aurkezten ditu López Agirrek. Ez Dok Amairuko 'rockera' zena, Arantxa Gurmendi, "bere bizitzako kontzertu guztiak gogoratzen dituen emakumea", Jazzvitoriako Blanca Sanz; Cicatriz en la Matrizeko Marieli Arroniz (drogekin arazoak, Londresera deserria...); edota Dinamita Pa los Pollos taldeko Reyes Toríoren abenturak (bera izan zen Espainiko produktore-neska bakarra).
Hogeitabostak honakoak dira: Arantxa Gurmendi (Ez Dok Amairu, Biurriak), Begoña Larrañaga (Sócrates y los filósofos, Enrique Urquijo), Jeni Prieto (Lantzale, Maritxu Berritsu), Blanca Sanz (Festival Jazz de Vitoria), Marivi Ibarrola (Devórame, Festival Video Musical), Odile Kruzeta (Izukaitz), Marieli Arroniz (Cicatriz en la Matriz), Elene Sustatxa eta Elena Bezanilla (Titiriteros de Sebastopol, Triki Punk), Irantzu Silva (Laket, M-ak9), Silvia San Miguel (Xoxonees, Luis Aranburu Musika Eskola), Patricia Peñeñori (Ortopedia Ocular, In Extremis), Reyes Torio (Dinamita Pa los Pollos, Al.leluia Records), Inés Menéndez (Gaueko), Catherine Marchand 'Plum' (La Xeta Pasote, Toxikas), Carmen San Esteban (Potato, ¿Entras?), Zuriñe Gerenabarrena (Sinkro Festival, Musikene), Laura Ortega (Koxkor, Gasteiz Big Band), Lourdes Madow (Alguno me mosquea, DJ), Christel Teruel (Malos Tratos, La Viuda Negra), Marta Aldama (Pléyade, Reverendo Parker), Alicia San Juan (QRS Radio, Chico y Chica), Estíbaliz Hernández de Miguel (Goo Records, Gong Discos), Begoña Divar (Banda Municipal de Vitoria, B3 Dixieland) eta Ana Isabel Bravo (Dulantziko Musika Eskola, Txiki Txiki Big Band).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.