Jokin Elizaran
Sábado, 9 de mayo 2015, 00:25
Bi urteko "deserriaren" ostean, Eñaut Elorrieta musikariak Gasteizen emango dio bukaera bi urteko bira luzeari. Printzipal Antzokian izango da azkeneko geltokia, maiatzaren 15ean, sortu duen taldearen laguntzarekin (Rubén Caballero kitarra eta mandolinarekin; Txus Aranburu teklatuetan eta Igor Telletxea bateria eta perkusioan). "Ez dut agur esango ... eh, gero arte baizik", ohartarazi du Elorrietak berak, Ken Zazpi taldeko abeslari ere denak.
Publicidad
"Euskal antzoki garrantzitsuenetan izan gara azken bi sasoietan", azaldu du. Victoria Eugenia, Arriaga... 50 kontzertu egin ditu guztira 'Deserriko kantak' jendaurrean aurkezten. Honetan, Sarrionandia, Benedetti, Oliver, Harkaitz Cano eta Bernardo Atxaga bezalako autoreen testuak egokitu zituen, bere erara egindako moldaketetan.
"Deserri partikularra izan zen diskoaren grabaketa, egia esan, benetako bizi-lana guztiz", aipatu du musikariak. "Baina orain garai honi agur esateko momentua iritsi dela uste dut. Eta horregatik, jendearekin ospatu nahi dut bizi izandako guztia". Elorrietak bere burua "zortedun" ikusten du. "Antzokiak betetzen ditut, gustokoen dudana egiten dut eta gainera entzuleen babesa daukat. Ezin diot bizitzari gehiago eskatu", azaldu dio elcorreo.com-i.
'Deserriko kantak' bere bakarkako lehen lana da, 2013an kaleratutakoa. "Ertz guztietatik begiratzen diot deserriari diskan. Euren azalean bizi dutenen ikuspegitik, eta baita deserri politikoaren aldetik", aipatu du Elorrietak. Bere zuzeneko emanaldiak "zainduak eta bereziak" direla defendatzen du. "Kantek eboluzioa izan dute bi urteotan. Era desberdinetan planteatzen ditut orain. Gainera, ez da berdina herriko jaietan jo edo Arriagan jotzea. Leku batzuek interpretazio jantziagoa eskatzen dutela dirudi", uste du abeslari bizkaitarrak. "Dena den, pieza hauek egin nituenan ez nuen uste ibilbide hain luzea izango zutenik. Hasieran, egia esan, beldur nintzen. Aizu Eñaut: agian babestuegiak daude kantuak, esaten nion nire buruari", esan du. "Erabaki guztiak nik hartu behar nituen. Ken Zazpirekin era desberdinean egiten dut lan".
Eta 15etik aurrera? "Lanean jarraituko dut. Poesia asko irakurri dut azken hilabeteotan", aurreratu du. "Agian kantu intimoagoak egiteko arantza daukat oraindik", dio Elorrietak. "Esplorazio bide berri bat izan daiteke. Ahotsan oinarritzen diren konposizioak". Ikusiko da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.