javier rojo
Sábado, 24 de diciembre 2016, 00:03
Gerra Zibilaren ostean, zehazki 1942an, Bilbon falangista batzuek gertakari bitxiak protagonizatu zituzten Francoren ministro baten kontra. Izan ere, falangista horiek atentatu batean hiltzen saiatu ziren ministroa, gerraren irabazleen artean sortutako tentsioaren ondorioz, falangista horiek ez baitzeuden ados erregimena hartzen ari zen bidearekin. Ia-ia surrealista ematen duen gertakari honetan oinarritu du Jose Inazio Basterretxea Polok 'Begoñaren itzalpean' nobela. Gertakari surrealista eta gutxitan aipatzen zena, antza denez inori ez baitzitzaion interesatzen Gerra Zibilaren ostean irabazleen arteko tirabirak eta kontraesanak agertzea. Irabazleen ahuleziak erakusten zituen horrek, baina Francoren erregimenaren aurkako atentatuaren egileak falangistak izan zirela aitortzea ere ez zen oso erosoa galtzaileentzat.
Publicidad
Ezkutuko memoriari astinalditxo bat eman dio Basterretxea Polok nobela honetan gertakari horiek gogoratzean. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu liburua gure artean guztiz ohikoa bihurtu den Gerra Zibilaren eta honen ondorioen memoria plazaratzeko joeraren barruan kokatu daitekeela. Azken urte honetan, horri buruzko hainbat froga ikusi ahal izan ditugu euskal literaturan. Baina bestalde, irabazleengan zentratuta, liburuan kontatzen zaigunak desberdina izateko meritua dauka. Argumentua aurrera eramateko, idazleak bi hari narratibo eraikitzen ditu. 1942. urteko gertakariak oinarri, historian ilunpetan geratutakoa nobelatzen duten atalak dauzkagu. Eta honekin batera, 1986an Barandi izeneko ikertzaile pribatu euskaldunak egiten duen ikerketa dugu, emakume suitzar batek aginduta, honen gurasoen bila dabilelarik. Bigarren atal hauek bestearen ondorioak dira eta gerra osteko gertakariak azaltzeko balio izango dute.
Nobela beltzaren topikoak erabiltzen dira idazlanean, batzuetan parodiaraino eramanda topiko horiek, benetako gertakarietan oinarrituta egon arren, hemen fikzioa baita nagusi. Liburu dibertigarria iruditu zait, baina batzuetan argumentua nahasi xamarra izanda, gertakarien haria jarraitzea pixka bat zaila suerta daiteke. Hau ere guztiz normala, literatura beltzean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.