Borrar
Liburuaren Nazioarteko Eguna ostegunean ospatuko da.
Zer irakurri? Hona hemen adituen gomendioak

Zer irakurri? Hona hemen adituen gomendioak

Saiakera, nobeta, komikia... Hauek dira Liburuaren Nazioarteko Egunean erosi edo oparitzeko hainbat ideia

Jokin Elizaran

Sábado, 18 de abril 2015, 00:00

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, elcorreo.com liburu-dendetara atera da gomendio bila. Gasteizko Zuloa, Bilboko Cámara eta Elkar dendetako arduradunei galdetu ondoren, honako zerrenda geratu zaigu: saiakera, nobela edota komikiz osatua.

Elkarren honakoak aipatzen dituzte:

'Atertu arte itxaron' (Katixa Agirre). Idazle arabarraren ... azken lana da 'Atertu arte itxaron'. "Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena", deskribatu dute. "Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera", dio sinopsiak. "Trebezia handia erakusten du Katixa Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz konbinatuko ditu egileak solas arinak eta hainbat gairi buruzko gogoeta finak", azaltzen dute Elkarren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zer irakurri? Hona hemen adituen gomendioak