Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Miércoles, 3 de mayo 2017, 23:36
Espainiako Zinematekak 'Kalebegiak' filma proiektatuko du gaur, Madrilgo Doré zinema aretoan. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen produkzioa da 'Kalebegiak', eta Donostiaren «erretratu bat» egiten du, «bizikidetzaren ispiluaren bidez erakutsia». Zinemako profesional ezagunek eta tokiko promesa gazteek hartu zuten parte proiektuan.
Donostia 2016k gogoratu duenez, apirilean Nanteseko Zinema Espainiarreko jaialdiari «amaiera bikaina» eman zion 'Kalebegiak' filmak, eta gaur, 21.30etik aurrera, «Espainiako zinemagintzaren tenpluetako batean» proiektatuko da. Gainera, filman parte hartu duten zenbait profesional ospetsu zinematekara gerturatuko dira, besteak beste, Imanol Uribe eta Borja Cobeaga.
'Kalebegiak' proiektu kolektiboa da, Donostian kokatutako edo inspiratutako 12 istorioz osatua. Zinemagile hauek hartu dute parte: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Las chicas de Pasaik (María Elorza eta Maider Fernández Iriarte), Borja Cobeaga, Telmo Esnal, Isabel Herguera, Ekain Irigoien, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.