Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
s. cantera
Viernes, 18 de marzo 2016, 00:07
Euskal zineak mugak gaindituz doa. 'Amama' eta 'Loreak' filmek Goya sarietan lortutako izendapenen ondoren, José Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako pelikulak Oscarretarako bidean sartu zen. Dudarik gabe, euskaraz ekoiztutako filmek gero eta presentzia nabariagoa dute, baita euskal hiztun bakar bat ez dagoen eremuetan. Istorioa ona bada, gainontzekoak ez du axola. Hau dela eta, gure hizkuntzan egindako grabazioak Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 26. edizioan parte hartzen ari dira.
Frantziako hiri honetan ospatzen ari den jaialdiak Fenêtre Basque euskal zinema programazioa eskainiko du aurten ere. 16 urtez, Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Nantesek euskaraz egindako lanen saioak antolatu ditu. Aurten, gainera, euskaraz egindako filmak Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian izango dira lehian. Zinemaldiak ostegun honetan hasi zen eta martxoaren 30era arte iraungo du.
Fenêtre Basque atalak euskal produkziorik nabarmenenak eta, oro har, euskal zinemagile garrantzitsuenak jasotzen ditu. Nantes Frantziako kritikari profesionalen eta zinemagintzaren hiria bihurtzen da urtero. Zinelmaldiak 26.000 bat ikusle biltzen ditu «eta Fenêtre Basque atalaren ondorioz guztiak ohituta daude honezkero euskal zinema ikusten».
Atzo hasi zen zinemaldian, eta Fenêtre Basque programako zenbait film lehiaketan ere parte hartuko dute. Zehazki, 'Amama' (Asier Altuna) eta 'Lejos del mar' (Imanol Uribe) Sail Ofizialean daude. Haien zuzendariak, Asier Altuna eta Imanol Uribe, jaialdian izango dira euren lanak aurkeztearren.
Bestalde, Opera Prima sailean bi euskal film gehiago lehiatuko dira, iaz Mikel Rueda bilbotarrak eskuratu zuen garaikurra eramateko itxaropenarekin. 'Un otoño sin Berlín' Lara Izagirre zuzendariaren eta Gorka Izagirre ekoizlearen eskutik iritsiko da Nantesera, eta 'Pikadero' (Ben Sharrock) aurkezteko ardura Joseba Usabiaga aktore nagusiak hartuko du. Horrela, euskara lehiaketako bi atal nagusietan entzungo da.
Dokumentalak eta film laburrak
Dokumentalei dagokienez, Migueltxo Molinak eta Pablo Iraburuk zuzendu tako 'Walls' emango dute, eta Iraburu bera bertan izango da. Film laburren atalean 2015eko Kimuak programako film guztiak eskainiko dituzte, eta horietatik Tucker Davila Wooden 'Duellum' izango da ikusleen sariaren bila joango dena, Nanteseko Operan izango den emanaldian.
Gainera, zinemaldiak Elias Querejeta produktore hernaniarra omenduko du, Pedro Usabiaga donostiar argazkilari ospetsuak komisario izan duen 'Elías vida mía' erakusketaren bitartez. Berez, Querejetaren oroitzapena jaialdi osoan izango da bizirik. Fernando León de Aranoak 'Un día perfecto' pelikularekin zabalduko du programa, eta Gracia Querejeta haren alabak itxiko du, 'Felices 140' filmarekin. Elias Querejeta «guztiz erabakigarria» izan zen biek zuzendari gisa eman zituzten lehen urratsetan.
Honetaz gain, Olivier Masset-Depasse zuzendariaren 'Santuario' eta Mikel Ruedaren 'A escondidas' ere ikusgai izango dira. Ricardo Aldarondo donostiar kazetaria dokumentalen epaimahaiburu lanetan arituko da eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga martxoaren 28an Nanteseko Operan izango den amaiera ekitaldian esku hartuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.