Andreu Buenafuente eta Berto Romero.

Buenafuentek eta Berto Romerok euren filma grabatzeari ekin diote

Bi aurkezleak anaiak izango dira 1990eko hamarkadan girotuta dagoen 'El pregón' pelikulan

iñigo crespo

Domingo, 23 de agosto 2015, 17:06

Andreu Buenafuente eta Berto Romero hasi dira dagoeneko euren filma grabatzen. Daniel de Ordenek zuzenduko duen 'El pregón' pelikula komedia bat da, Atresmediak eta El Terratek ekozituta. Gidoiaren aldetik, David Serrano 'El otro lado de la cama'-ren egileak eta Diego Sanjosé 'Ocho apellidos vascos'-en lan egin zuenak sinatu dute. Baina erakargarri nagusiena, ezbairik gabe, telebistan agertzen den tandem ospetsuena izango da.

Publicidad

Buenafuentek eta Bertok 1990eko hamarkadan girotutako bi anaiena egingo dute. Beherakada handia jasan duten musikariak izango dira, eta urte asko igaro ondoren euren herrian bilduko dira berriro jaien pregoia eskaintzeko. Buenafenteren lehenengo protagonista papera izango da, eta baita bere lankidearentzat ere, nahiz eta aktore bezala ibilbide handiagoa baduen. Goya saria eskuratzeko hautagai izan zen '3 bodas más' filmarekin, 'Anacleto, agente secreto' ekoizpenean ere agertu zen bitartean.

Berto eta Buenafenterekin batera, Jorge Sanz, Belén Cuesta eta Goyo Jiménez azalduko dira Sant Pere de Ribes (Bartzelona) eta Santa Pau (Girona) herrietan grabatuko den filma.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad