El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Barbara Goenaga eta Gorka Otxoa

Barbara Goenaga eta Gorka Otxoak Olentzeroren filma berrian parte hartuko dute

Gaixotasun arraroak dituzten bost lagunen istorioak kontatzen ditu 'Olentzero eta Amilaren sekretua' filmak

Iera Agote

Jueves, 20 de agosto 2015, 15:11

Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Jon Plazaola eta Gorka Aginagalde aktoreek ahotsak jarri egingo dizkiote 'Olentzero eta Amilaren sekretua' filmaren protagonistei. Olentzerori buruzko bosgarren entrega izango da 'El secreto de Amila' filma eta gaztelaniaz grabatuko da. Olentzeroren pelikula gabonetan ailegatuko da zinemetara eta Instituto ... Cinematográfico de las Artes delakoak hirugarren proiektu onenaren kalifikazioa eman dio, jaso dituen 350 proiektuen artean.

Publicidad

Produkzio honek FEDER gaixotasun arraroen federazioaren laguntza berezia izan du. Filmaren protagonistak ume "errealak dira, arruntak, gaixotasun errealak dituztenak eta abentura errealak bizi dutenak", azaldu du Baleuko ekoizpen etxeak."FEDER elkartearen ekarpena ezinbestekoa izan da zuzendariak eta bere taldeak nahi zutena lortzeko: mundu magikoa eta egiazkoa uztartu dituen Olentzero bat, gazteenei zuzenduta dagoen abenturarako beharrezkoa zen giroa lortzeko".

Dena da berria bosgarren entrega honetan. Olentzero ez dago mendian, hiri bateko ospitalean baizik, eta bere ondoan azaltzen diren pertsonaiek ez dute zerikusirik tradizioarekin edo legendekin. Aitzitik, gaur-garko gaztetxo arruntak dira, gaixotasun arraroak izan arren abentura normalak bizi dituztenak. Istorioa bi mundu ezberdinetan garatzen da. Geurea, bizi dugun hau, eta beste paralelo bat, ametsak eta mitologia betetaz dagoena. Amila 9 urteko neska da eta jaio zenetik izan ditu osasun arazoak. Hala ere, azkenaldiko zorabio eta buruko minen ondorioz ospitaleratu egin dute. Han ditu lagunik onenak: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere alboan. Laugarren laguna 'Pelos' da, Xabier. Hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzo mantentze-lanetako arduradunaren laguntzarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad