'Regression' filmak inauguratuko du Donostiako Zinemaldia.

Amenábarren 'Regression' filmak inauguratuko du Donostiako Zinemaldia

Lehen aldiz mundu osoan irailaren 18an emango da, lehen aldiz mundu osoan, Kursaal auditoriumean

i. c.

Sábado, 15 de agosto 2015, 01:29

Alejandro Amenábarren azken lanak, 'Regression'-ek, inauguratuko du Donostia Zinemaldiko hurrengo edizioa. Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo aurkezten den film hau irailaren 18an emango da, lehen aldiz mundu osoan, Kursaal auditoriumean. 'Regression' filmak nazioarteko aktore-talde garrantzitsu bat bildu du, Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis ... eta David Dencik buruan. Alejandro Amenábar bera izan da gidoigilea ere; egiten duen seigarren film luzean, thriller psikologikora itzuli da. Dagoeneko klasikoak diren hainbat ekarpen egin ditu genero horretan: esaterako, 'The Others', 'Abre los Ojos' eta 'Tesis'. Kanadan eta ingelesez errodatu dute filma, eta Fernando Bovairak ekoiztu du.

Publicidad

1990eko Minnesotan dago kokatua: protagonista Bruce Kenner (Ethan Hawke) da, Angelaren (Emma Watson) kasua ikertzen ari den detektibea. Angelak bere aita John Gray-ri krimen aitorrezin bat egin izana leporatu dio. Johnek, ustekabean eta gertatutako ezer gogoratu gabe, bere errua aitortzen duenean, Dr. Raines psikologo ospetsua kasuan sartuko da, Johni oroitzapenak gogoratzen laguntzeko. Haiek aurkitutakoak konspirazio gaizto bat aterako du argitara.

Telecinco Cinemak aurkezten du 'Regression'. Filma Espainiako eta Kanadako etxe hauen arteko produkzio bat da: hain zuzen, MOD Entertainment, MOD Producciones, Himenóptero, First Generation Films, Telefónica Studios eta Regression A.I.E., FilmNation Entertainment-ekin elkarturik, Telefilm Canadaren parte-hartzearekin, Mediaset Espainiaren lankidetzarekin eta Movistar+en parte-hartzearekin. Espainian, Universal Pictures International Spain etxeak banatuko du filma; aurreikusi dutenez, urriaren 2an estreinatuko da zinema-aretoetan. Donostia ondoren, beste herrialde handi batzuetan estreinatuko dute Regression: besteak beste, Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian, Txinan eta Korean. Gainerako estreinaldiak hurrengo hilabeteetan etorriko dira, filma mundo osoan banatu arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad