Dani Rovira eta Clara Lago, 'Ocho apellidos vascos' filmaren grabaketan.

'Ocho apellidos vascos', Europako hirugarren film ikusiena

Emilio Martínez-Lázaroren pelikula 'Dios mío, ¿pero qué hemos hecho?' eta 'Lucy'k gainditu zuten

elcorreo.com

Miércoles, 6 de mayo 2015, 00:07

9,3 milioi sarrera saldu ziren Europa mailan 'Ocho apellidos vascos' filma ikusteko. Egia da Espainian izan zuen arrakasta ikaragarria izan zela, eta zenbait pertsonak bitan ala hirutan ikustera iritsi zirela. Baina nazioarteko erantzuna ere ez zen makala izan. Izan ere, kontinentean hirugarren filmik ikusiena ... izan zen. 'Dios mío, ¿pero qué hemos hecho?' frantziarrak eta 'Lucy'-k gainditu zituzten Emilio Martínez-Lázaroren filmak jasotako sarrera kopurua, 17milioi eta 15 milioi hurrenez hurren.

Publicidad

'Ocho apellidos vascos' arrakastatsuaz gain, 'El Niño' filma hamalaugarren postuan aurkitzen da Europako 'ranking'-ean, 'La familia Bélier' eta 'Babysitting' ekoizpenen aurretik. Mundu mailan, Europan egindako pelikulek %33,6ko pantaila-kuota jaso zuten, eta 2013. urteko 26,2%a erraz gainditu zuten. Hori bai, AEB-ko filmek duten harrera askoz ere handiagoa da oraindi, %63koa izan baitzen lehengo urtean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad