Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 28 de abril 2015, 17:32
Erromatarrek behin betiko burua galdu dutela dirudi. Galia osoa konkistatu dute, herrixka txiki bat izan ezik. Ulertezina dirudien arren, bertako biztanleek Julio Cesar handiaren erasoak saihesten dituzte nolabait. Baina enperadore boteretsuak ezin du irain hori gehiago jasan, eta taktika berri bat aurkitu du Asterix eta ... bere bizilagunak behingoz menperatzeko. Garaipena indarraren bidez lortzea ezinezkoa bilakatu denez, erromatarrek luxuzko hiri bat eraikiko dute galiarrak zeharo txunditzeko. Asterix eta bere lagunak gai izango al dira taktika berri hau ekiditeko? Erantzuna, bihar estreinatuko den 'Asterix, Jainkoen Egoitza' filmean aurkituko dute euskal ikusleek.
Heroi txiki honen azken abentura euskaraz eskainiko da Bilbo, Gasteiz, Donostia, Getxo eta Iruñeako bost aretotan. Hori bai, beste udalerri batzuetara iritsiko da beranduago. Galdakao, Zumarraga, Andoain, Mungia, Derio, Muskiz, Urduliz, Durango, Apeitia, Azkoitia eta Eibarrera, besteak beste. Louis Clichy eta Alexander Astier izan dira pelikularen sortzaileak, izenburu berdina duen Goscinny eta Uderzoren lanean oinarrituta. Zineuskadi etxeak Warner Bross ekoizkearekin egindako lanak etorkizunean elkarlan gehiago erakartzea espero du, batez ere Euskadiko gazte eta umeengan Asterix eta Obelixen marrazki bizidunek arrakasta handia dute eta.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.