Arantxa Urretabizkaia
Domingo, 14 de agosto 2016, 09:39
Haurtzaro osoan ez nuen oporretan joaten zenik ezagutu. Salbuespen bakarra, gure inguruan, Madriletik edo Zaragozatik zetozen udatiarrak ziren. Horiek bai, horiek etortzen ziren freskuraren edo itsasoaren bila, neskame eta guzti, astetarako.
Publicidad
Eta hori sasoi urrun hartan tuberkulosia oso bizirik zegoen mamua zela eta pentsatzen zutela lehorreko haizea ona zela mamuari kontra egiteko. Hori esaten zuten gurasoek, seme-alabak «aire aldaketa»ren bila orduan gutxi ziren udalekuetara bidaltzen zituztenek. Osasun kontua, azkenean.
Noski, haurrok ez genuen eskolarik udan eta, halere, opor hitza ez zegoen airean. Heldu askok gehienera jota ere astebete izaten zuten libre lantegian, gaur bertan Estatu Batuetan gertatzen den bezalaxe. Nekatuak egongo ziren, nola ez, baina ez zekiten opor premia zeukatenik.
Orain, berriz, oporretan ez doazenak gizagaixoak dira, salbuespen tamalgarria, sarritan ezintasun hori ezkutatzen duten pertsonak. Ez dizu inork galdetzen oporrak dituzun ala ez, baizik eta zer egingo duzun oporretan eta, batez ere, nora joango zaren oporretan. Zenbat eta urrutiago, orduan eta hobeto, orduan eta ongizate handiagoa.
Duela gutxi Espainian pobreziaren mugak zehazten zituen txosten batek puntu horretantxe jartzen zuen seinaletako bat: alegia, urtean gutxienez astebeteko oporretan abiatzeko aukera ez zutenak. Txostenak ez zuen zehazten nora zihoazen oporretan, Indonesiara edo arbasoen herrira. Oporrik eza da seinalea.
Publicidad
Hor dabiltza, batetik bestera atsedenik hartu gabe, kalean, hondartzan, museoetan, jaialditan, jatetxeetan, gaurko udatiar presatuak, dituzten egun horiei zukua azken tantaraino atera nahian, sakelako telefonoa eskuan, korrika eta presaka, itzultzerakoan zer kontatuko duten finkatuz.
Erromes berriak, gaurko zerura iristeko ahaleginak egiten dituzten pertsonak. Eta horien premiak asetzeko lan egiten duten pertsonak, asko eta asko aste hauetan langabeziaren zerrendan ez daudela ospatzen.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.