izaskun moyano
Domingo, 8 de mayo 2016, 02:26
'All you need is love' dio The Beatles musika talde mitikoaren abesti batek. Maitasuna da behar duzuna, guztiaren gainetik dagoena, zoriontsu bizitzeko ezinbestekoa dena, gure bihotzetan sentitzen duguna baina oso gutxitan adierazten duguna. 'Asko maite zaitut'; tabu gisa hartzen ditugun hiru hitz. Izan ere, telebista eta liburuetatik at, oso gutxitan entzuten ditugu egunerokotasunean.
Publicidad
Azkenaldian ordea, gero eta gehiago ikusten ditugu euskaldunak elkarrekiko maitasuna adierazten. Lagun artean edota familian batak bestearentzat duen garrantzia adierazteko omenaldi ugari egiten dira. Une hunkigarri honek negarra eragiten du protagonisten artean. Azken finean, badirudi euskaldunok uste baino bihotz beroagoa dugula.
Hori erakusten du behintzat ETB 1eko 'Asko maite zaitut' saioak. Igande gauetan Zuhaitz Gurrutxagak sofan eseri aurretik musuzapi bat hartzera behartzen gaitu. Hemen herritarrek beraientzat garrantzitsua den norbaiti omenaldi bat egiten die. Hots, bizitza osoan ondoan izatea eskertu eta hiru hitz magikoak ozenki esaten dizkiote «Asko maite zaitut!».
«Hasieran oso lan arriskatua iruditu zitzaidan saioa aurkeztea». Izan ere, emozioz beteriko uneak dira nagusi, eta kontu handiz mimatu behar dira sorpresa bakoitzeko protagonistak. Negarrak oso ohikoak diren arren, erreakzio ezberdinak ikus daitezke saioaren arabera. Programa honen izena ere «oso probokatzailea» dela uste du gipuzkoarrak. Dena den azkenean, ekoizleek iraganean Realeko jokalaria izandako komikoa aurkezle gisa aritzeko konbentzitu zuten.
Izan ere, ekoiztetxeak dagoeneko ongi ezagutzen zuen Zuhaitz. Beraiek gidatutako 'Herri Txiki Infernu Handi' saioko aurkezle ere baita, Mikel Pagadirekin batera. Kasu honetan arrakasta handia lortu duen umorezko saio batez ari gara; hots, egungoaren guztiz kontrakoa. Hori dela eta, gipuzkoarrak Orio Produkzioak- en lana biziki txalotzen du. «Guztiz aurkako tematika batekin 'Herri Txiki'- ren arrakasta lortu izana izugarria da». Honaino heltzearekin askotan amestu zutela komentatu du Zuhaitzek. Badirudi, amets hori egia bihurtzen ari dela.
Publicidad
Jende askok ezagutzen du 'Asko maite zaitut' saioa. Batzuek telebistaz jarraitzen duten bitartean, badaude beste asko interneten bidez ikusi eta bideoak behin eta berriz erreproduzitzen dituztenak. Joxe Mari Agirretxe, Porrotx pailazoari egindako sorpresa, kasu. Ume euskaldunek horrenbeste maite duten tipoari egindako omenaldiak milaka bisita jaso zituen. Izan ere, Euskal Herrian inoiz gehien partekatu den euskarazko bideoa da. «Harrigarria da lortu duen hedapena. Honen bidez gure saioa indartu egin da, eta jendeak guk burutzen dugun lana baloratu egin du».
«Negarra eragiten dugu baina duintasunez; ez dugu malko erraza bilatzen». Izan ere, jende askok musuzapiak atera ditu saioa ikusi edota bizitzeaz batera. Zuhaitz bera, dugu bat. Zuzenean emozioari eustea kosta egiten zaio, eta «etxean saioa ikusterakoan egiten dut negar». Horrez gain, partehartzaileek sorpresa ongi ateratzeko gogo bizia erakusten dute, eta lan taldea ere asko implikatzen da aukera bakarra baitute omenaldia ondo ateratzeko. «Tentsiopean gaude uneoro, baina amaierako poza itzela da».
Publicidad
Hiru hitz
Askotan esaten da euskaldunon artean hitz politak adieraztea ez dela oso ohikoa. 'Asko maite zaitut' hitzak esatea kostatu egiten omen zaigula. Bada, Zuhaitzi, saioa emititzen hasi zirenetik aurrera, kaletik askotan ohitukatzen dizkie hitzok. Baina egia esan, «neronek ez nuen orain arte 'asko maite zaitut' esan», onartu du.
Hala eta guztiz ere, gipuzkoar gazte honek badu nori esan hiru hitz magikook. «Amari esango nioke behin eta berriz 'asko maite zaitut'». Izen bera daraman saioko aurkezlearen hitzetan, bizitzan izan dituen gora behera guztietan ondoan izan du ama. Berak badaki maite duela, ziur; baina etxean ez omen dute esateko ohiturarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.