
elcorreo.com
Martes, 3 de mayo 2016, 00:25
Euskaltzaindiak, Bilboko Udalak, Laboral Kutxak antolatutako eta EL CORREOk babestutako 'Euskara ibiltaria' erakusketa gaurtik hilaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango da Bilboko Zabalgune eraikineko areto nagusian. Akademiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da.
Publicidad
Erakusketaren aurkezpen ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko 19.00etan. Bertan erakusketaren nondik norakoak azaldu eta aurkezteaz gain, EHHA egitasmoko euskaltzain arduradunek zenbait mapa eta kontzeptu erakutsiko dituzte.
Bestalde, erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: batxilergoko ikasleei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea; hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea; eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.
Hala bada, hezkuntza zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko 08.00etatik iluntzeko 20.00etara.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.