Borrar
'Euskara ibiltaria' erakusketa.
'Euskara ibiltaria' erakusketa Bilbora iritsiko da gaur

'Euskara ibiltaria' erakusketa Bilbora iritsiko da gaur

Akademiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da

elcorreo.com

Martes, 3 de mayo 2016, 00:25

Euskaltzaindiak, Bilboko Udalak, Laboral Kutxak antolatutako eta EL CORREOk babestutako 'Euskara ibiltaria' erakusketa gaurtik hilaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango da Bilboko Zabalgune eraikineko areto nagusian. Akademiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da.

Erakusketaren aurkezpen ekitaldia gaur izango da, arratsaldeko 19.00etan. Bertan erakusketaren nondik norakoak azaldu eta aurkezteaz gain, EHHA egitasmoko euskaltzain arduradunek zenbait mapa eta kontzeptu erakutsiko dituzte.

Bestalde, erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: batxilergoko ikasleei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea; hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea; eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.

Hala bada, hezkuntza zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko 08.00etatik iluntzeko 20.00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskara ibiltaria' erakusketa Bilbora iritsiko da gaur