Borrar
Askok musika entzuten dute idazten duten bitartean.
Aurreiritziak

Aurreiritziak

Musika entzuten dut, idazten dudan bitartean. Horrek ez du esan nahi musika entzuten dudan bitartean, beti idazten ari naizenik. Axola gutxi du horrek, oso gutxi, batez ere musika eta literatura zertan diren ez dakienarentzat

Felipe Juaristi

Viernes, 25 de marzo 2016, 22:08

Musika entzuten dut, idazten dudan bitartean. Horrek ez du esan nahi musika entzuten dudan bitartean, beti idazten ari naizenik. Axola gutxi du horrek, oso gutxi, batez ere musika eta literatura zertan diren ez dakienarentzat. Izan ere, nobela bat balitz bezala idazten ari naizen testu hau irakurleak beste era batez har dezake. Eta horrela da kontua. Askotan iruditzen zait idazlearen eta irakurlearen artean tartea baino gehiago destartea dagoela, desastrea batzuentzat. Eta dena esan behar denez, edo saiatu behintzat dena esaten, aitortu behar dut Coltraneren musika daukadala ordenagailuan jarria.

Idaztea ez da irakurtzea, eta irakurleak irakurtzean distantzia jarri nahi du, eta jar tzen du bere biziaren eta irakurtzen ari den (izan nobela, ipuin edo poema) testuan ager tzen denaren artean (izan narratzaile, pertsonaia edo gizaki soil). Denok dugu gure musika; alegia bakoitzak berea, une batean gogoangarri eta bestean seinalagarri.

Musikaren kontua modan dago literaturaren kontuan; baina ez nago seguru literatura modan ote dagoen musikaren arloan. Ez dira asko, letra dezentea ez ezik, itxuroso edo pasagarria ere baduten kantak. Bob Dylan aipatzen da, Dylan Thomas berritua bailitzan, baina poeta gisa nahiago dut Leonard Cohen. Badu horrek zerikusia Leonard Cohenen kantek, eta haien artean 'Suzanne'k ekarritako mundu atsegin eta era berean tristearekin. Tristezia, gehienetan, ikasbide da, ikasbide polita baina nekeza; ez da berez sortzen, psikoanalistek alderantzizkoa dioten arren. Tristezia txori batek ekar lezake mokoan, edo kanta batek letraren puntaren puntan edo akorderen batean biluzik. Pio Barojak zioen portuetako musika tristea dela, despedidetara ohituegi dagoelako, eta despedida tristea eta hitsa izan ohi da. Gogoan dut Imanolen kanta bat portu bateko pasadizoa kontatzen. Hitzak Sarrionandiarenak ziren, eta musika tristea zen, letrak bezain, ez gehiago ez gutxiago. Oroimeneko portuaz ari zen Sarrionandia, ez nago oker, eta oroimena ere tristea izan daiteke, bizi tza, edo bizitza gisa onartzen dugun hori bezala. Gazteleraz ere badira letra ederrak dituzten kantak. Autek, Sabinak, kantautoreek ekartzen dituzte gure belarrietara. Zailagoa da baieztatzen ea gaurko erritmo moderno rockaren ondorengoek literaturatik zerbait ba ote duten.

Bai, badakit aurreiritzia baino ez dela. Gaurko poesia klase askorekin gauza bera gertatzen zait. Belaunaldi kontua ote? Irakurleak, hala uste dut, bere aurreiritziak ditu berak ere, eta bere iritziak bizitza eta munduari buruzkok. Baina bada poesia ederrik gaurko kanta askotan, musika ederrik ere baden bezala poema askotan, pixka bat ohartuz gero. Ez baita gauza bera; hitzen arrimu ona bilatu behar, idazle izatekotan. Eta irakurle ona izatekotan belarri on eta ernea behar da, besterik ezean.

Jatorrira itzultzea bezala da, lehen puntura etortzea, posible den neurrian, alegia irudimenaren indarrez, musika eta hitza biak bat egin ziren une horretara joatea. Luis Pastorrek kantautoreei buruz kantatzen zuen, eta egiaren antza hartzen bazuten bere hi tzek, zerbait zegoen han, edo hala iruditu zitzaidan niri, mozorroaren jantzia zeramana soinean. Kantautore batek kantautoreei buruz galdetzen duenean, ariketa erretorikoa egiten ari da gehienetan. Eta, honaino iritsita, ikasi dugu erretorika errealitateari buruzko ikuspegi zuzenaren falta estaltzeko baino ez dela. Kantari batek nabarmen izateko eskubidea du, baina ez hainbeste musikaren mundutik kanpo. Idazle bat ere epai tzerakoan, idatzitakoaren arabera epaitu beharko litzateke, ez idazle lanaz landa dituen zereginak soilik kontuan hartuta. Irakurleari ez zaio besterik eskatzen, irakurle izan dadila, baina ez irakurle ozen ardi tankerakoa, kritikoa baizik. Idazlearen ofizioa idaztea baita, ez dezagun ahantzi. Eta irakurleak baditu mila ofizio, eta irakurtzea ez da horietako bat. Hala ere kontuan hartu beharrekoa zaigu, irakurlerik gabe, alegia testu hartzailerik gabe, ez baitago literaturarik edo horren itxura izan dezakeen zereginik.

Musika denean dago, ordea, baita askotan musikatzat jotzen ez den gauzetan ere, alegia literaturan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aurreiritziak