elcorreo.com
Viernes, 4 de diciembre 2015, 02:35
Guggenheim Bilbao Museoak Ho Tzu Nyen Singapurreko artistaren 'Ezagutzen ez denaren hodeia' ('The Cloud of the Unknowing') artelana izango du ikusgai 2016ko apirilaren 24ra arte. Erakusketa bideo arte, bideo instalazio eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskainitako Film & Video aretoan egongo da.
Publicidad
Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak, Lucia Agirre komisarioak eta artistak berak obraren aurkezpenean azaldu dutenez, hodeiaren elementua aukeratu du Asiako hego-ekialdeko sortzeari buruzko mitoak eta bertako historia geopolitikoa aurrez aurre jartzeko.
'Ezagutzen ez denaren hodeia' (2014) kanal anitzeko bideo instalazioa da eta ikuslea inguratu eta bideoen edukian murgilarazten du. Hodei itxuragabe eta iheskorraren irudikapena aztertzen du Singapurreko artistak artelan honetan.
Bideoak, antzezpen testuinguru batean aurkeztua, zortzi istorio ditu, eta Singapurreko babes ofizialeko pisuen etxadi batean jazotzen dira, toki abandonatu eta xumean. Zortzi istoriotako bakoitzak pertsonaia bati erreparatzen dio; hodei etereo batek ezustean harrapatzen ditu pertsonaia horiek, eta haien ingurune hurbila estaltzen du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.