Joan Mari Torrealdai eta Iñigo Urkullu.

Joan Mari Torrealdai idazle eta euskalzaleak Manuel Lekuona Saria jasoko du

Epaimahaiaren hitzetan, urte zailenetatik hasi eta gerora, soziologo bizkaitarra "eredugarri" bilakatu da euskararen eta euskal kulturaren sustapenean

elcorreo.com

Martes, 29 de septiembre 2015, 07:50

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkai, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzaleak jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Epaimahaiaren hitzetan, urte zailenetatik hasi eta gerora, lan handia egin du euskararen eta euskal kulturaren sustapenean, gizartean "eredugarri" eta "erreferente" bilakatuz.

Publicidad

Ildo berean, idazle bizkaitarraren kultur ekoizpena goratu du, eta bere curriculumak sariaren filosofiarekin bat egiten duela nabarmendu: "Manuel Lekuonaren kezka ez zen bakarrik izan euskara eta euskal kultura ikertzea, baizik eta biziaraztea, hau da, gizartean merezi duten lekua ematea, eta horrekin bat egiten du Torrealdaik". Saria emateko ekitaldia 2016ko lehenengo hiruhilekoan egingo da.

Eusko Ikaskuntzak gogorarazi duenez, irabazlea lau hautagairen artean aukeratu da: Torrealdairekin batera, Ricardo Cierbide (Tafalla, 1936) hizkuntzalari eta historialaria, Ana Etxaide (Donostia, 1936) hizkuntzalaria eta Erdi Aroan espezializatutako Saturnino Ruiz de Loizaga paleografoa (Tuesta, 1939) izan dira hautagaiak.

Irabazleak hautatzeko bi bide erabili dira. Alde batetik, bozketa prozesua izan da, eta bertan Euskal Komunitate Globalak eta Eusko Ikaskuntzako bazkideek eman dute beren bozka; horiek azken emaitzaren %40 balio izan dute, eta mila lagun inguruk parte hartu du.

Beste alde batetik, epaimahai instituzionala osatu da, eta bere iritziak azken emaitzaren %60 balio izan du. Aurtengo edizioan, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Euskaltzaindiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Labayru Ikastegiak, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eta Vianako Printzea Erakundeak osatu dute epaimahai instituzionala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad