Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Suak eta perkusioak bat egiten dutenean

Suak eta perkusioak bat egiten dutenean

Deabru Beltzak konpainia bilbotarrak eta Les Commandos Percu frantziarrak jada 70.000 pertsonak ikusi duten ikuskizuna sortu dute elkarrekin

virginia enebral

Domingo, 12 de julio 2015, 00:39

Milaka pertsona Kalealdiko hurrengo ikuskizuna hasi zain daude Bilboko Areatzaren zubian. Kale-argiak itzalita daude jada. Apropos atondutako iluntasun honen pean, kale-antzerkiko zaleek, ikusnahiek eta baita kasualitatez handik pasatzen dutenek ere, zehazki zer gertatuko ote den jakin gabe bertan itxaroten dute. Bat-batean danbor-hotsak entzuten dira Arriaga antzokitik. Gero eta hurbilago. Gero eta ozenago. Perkusionaren soinuak jende-zalapartaren artean aurrera egiten du. Beraiekin ekartzen dituzten argiek hamar gizaki iradokitzen dituzte taldeka banandurik: bost zuridunak, bost beltzaranak. Zubiaren erdialdera ailegatzean bere martxa gelditzen dute eta poliki-poliki ikusleek inguratzen dituzte. Bi boskoteak aurrez aurre daude, begiradek aurkakoa miatzen dute eta mugimendu baratzek borroka iragartzen dute: gatazka hastear dago. Orduan, bien arteko aparteko 'dantza' pizten da perkusioak zuzenduta. Zubia gorantz, zubia beherantz publikoa beraiekin ekartzen dute eta jendea haien artean ere sartu egiten dute. Erritmoaren erakarpena gutxi balitz, ekitaldiari su artifizialak gehitzen dizkiote eszenaratze guztiz interaktibo, zirraragarri eta berritzaile bat lortuz.

'Danbor talka' ikuskizun sutsu honen egileak Deabru Beltzak bilbotarrak eta Les Commandos Percu frantziarrak dira. Bere etxean ezezagunak izan arren, orain dela hemeretzi urte Bilbon jaiotako konpainia honek perkusioa eta su artifizialak bat egiten dituzten hainbat ikuskari Europan zehar antzeztu dituzte, esaterako, Londreseko Joko Olinpikoen programazioan parte hartu zuten. Izan ere, bertan izan zen bi taldeen arteko harremanetan jartzea. "Bi disziplina nahasten ditugun konpainia famatuak gara biak, batez ere, Frantzian. Asko maitatzen genuen besteak egiten zuena eta alderantziz; halere, inoiz ez genuen hitz egiteko aukera izan, batez ere, gehienetan jaialdietan aldi berean antzezten dugulako. Baina Londresek aukera hori eman zigun", azaltzen du Garbitxuk, Deabru Beltzen zuzendari artistikoak. Imanol Agirrek eta Dominique Beylyk, Lekeitio eta Libourne kale antzerkiko jaialdien zuzendariek, hurrenez hurren, bi konpainien artean ikuskizun bat sortaraztea proposatu zieten eta bi urteko lanaren emaitza gaur urte bat betetzen duen ikuskaria da. "Ideiak mahaigaineratzen genituenean bi tribu ezberdinak ginela konturatu genuen, bi herrialde eta bi hiri erabat desberdinekoak, baina aldi berean oso berdinak ere, eta azken finean, hor dago ikuskizunaren oinarria".

Laurogei kiloko piroteknia

"Harrera oso ona izaten ari da leku guztietan: Belgikako Lovainan egiten den makrojaialdian, non 10.000 pertsonen aurrean aurkeztu genuen, eta beste horrenbeste gertatu da Frantziako kalealdietan", azpimarrazten du Garbitxuk. Orain arte 29 ekitaldi darama jada Europan zehar eta 70.000 pertsonek ikusteko aukera izan dute. "Sortarazten ari den erantzuna ezinbestekoa da eta hori da jasotzen dugun saririk handiena". Izan ere, datorren astean Nyon hiri suitzarrean antolatzen den Paleo Festival deitutako Europako musikaldi zaharrenean egongo dira eta urrian rugby munduko txapelketaren inaugurazio ekitaldian.

Erabiltzen duten su artifizial kopurua harritzekoa da, batez ere, ekitaldiaren azkenengo minutuetan, ikus eta entzun-ikuskizun bikaina bihurtzen denean. "Lekuaren arabera saioa moldatzen dugu. Bilbon ikusi zena Udalak jarritako mugapean egin zen eta 30 kilo baino ez genituen erabili, baina 80 kiloko piroteknia erabiltzera ailegatu gara". Su artifizialak tokiaren ezaugarri teknikoengatik murriztea ez ezik, aurrekontuagatik ere mugatzen dira. "Gure ikuskizuna gauzatzea garestia da", aitortzen du Deabru Beltzen zuzendariak. Gainera, hainbeste piroteknia hiri barnean pizteak zalantzak sortu ditzake segurtasun aldetik. "Hasiera batean, horrelako ekitaldia hirigunean egitea Bilboko Udalari beldurgarria iruditzen zitzaion, baina orain mesfidantza hori apurtzea lortu dugu".

Nahiz eta atzerrian esker ona eduki, bere lurrean jasotzen duten jokaera aldarrikatzen du Garbitxuk. "Diru-laguntzak lortzerakoan ez gaude ondo ikusiak, egiten duguna ez dela antzerkia adierazten baitute batzuk. Hortaz, bigarren mailako antzerkitzat hartzen dituzte gure ikuskariak, Joko Olinpikoak zabaldu edota gehien antzeztu den kaleko ekitaldia, 800 alditan, gurea izan arren". Halere, Deabru Beltzek aurrera jarraituko dute eta datorren urtean hogeigarren urtebetetzea ospatuko dute. "Azkenengo hiru urte hauetan antolatzen daramagun gauza berezia, xumea baina indartsua, ikusi ahal izango da", aurreratzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Suak eta perkusioak bat egiten dutenean