Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 24 de marzo 2015, 16:58
Atzo elurretan ibili ostean, gaur Bizkaiko kostaldean ikusi du argia lekukoak, eta Bakion sartu da zortzi eta erdiak aldera. Uribe Butroe eskualdeko udal eta ikastetxe guztiek erosi dituzte kilometroak, baita hainbat eta hainbat elkartek eta alderdik ere.
Mungiatik igarota, kostaldera jo dute berriro korrikalariak, Uribe ... Kostara, hain zuzen. Besteak beste, kilometro hunkigarria izango da 1267.a (Erromo), AEK-ko irakasle Lourdes Darpont Artetxe eta Korrikaren sortzaile Joseba Kanporen omenezko kilometroa izango baita. Eta Korrika askotan gertatu den moduan, 19.ean ere itsasadarra zeharkatuko du lekukoak Lutxana parean: 1284. kilometroan Erandioko arraun taldekoek La Iberiakoei pasatu diete lekukoa.
Barakaldon, San Vicente auzoko Schola Cantorum abesbatzak bere 75. urteurrena korrika eginez ospatuko du, 1288. kilometroa erosita. Sestaon, familia bereko hainbat belaunaldi batuko dira lekukoa eramateko 1298. kilometroan. Eta Santurtziko Mamariga auzoan harrera beroa egingo diote Korrikari 1312. kilometroan, txalaparta eta guzti.
Meatzaldean Trapagaran, Ortuella, Abanto eta Muskiz zeharkatuko ditu Korrika 19k, handik Enkarterrira jotzeko. Gauerdian Balmasedako kilometroak beteta, Zalla, Sodupe eta Gordexolatik hartuko du Arabarantz, Okendotik sartzeko. Aiara eskualdean ibiliko da lekukoa eskuz esku asteazken goizaldean, eguna argitu bitartean.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.