Jokin Elizaran
Sábado, 7 de marzo 2015, 01:33
"14 urteko edonork ezagutzen du Justin Bieber, baina Mikel Laboa edota Benito Lertxundi nortzuk diren ez dakite askotan euskal gazteek". Hori ikusita diseinatu zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak 'Baga, Biga, Higa' proiektua, esan du Markez berak elcorreo.com-ekin elkarrizketa batean. Duela bi ... urte hasi ziren bi artista hauek hitzaldi honekin "musikatutako hitzaldi multimedia kantatua" dena. "Euskal kantagintzaren transmisioa eta sustapena" dauzka helburu ekoizpenak.
Publicidad
Duela bi urte hasi ziren bi artista hauek hitzaldi honekin. "Konstatatu genuen gaztetxoen artean guretzat erreferente diren artisten inguruko ezezagutza handia zegoela", dio Markezek, "eta pena ematen zigun". Izan ere, "eskoletan literatura eta bertsolaritza" bai irakasten direla uste du, "baina musikariak eta kantagintza aisia eta denborapasa bezala tratatzen dira askotan".
Argi uzteko: "Kontzertua ez da emanaldi hau. Hitzaldia da funtsean. Ordu eta erdian gutxien egiten duguna kantatzea baita", esan du barrezka. 'Baga, biga, higa'-k, horrela, "azken 50 urtetako gure musikaren argazki osatuena egitea eta erreferente nagusi bakoitzaren pintzelkada bana ematea" dauka helburu nagusi. Markezen ustetan, "gaur egun Berri Txarrak, Ken Zazpi edo Mikel Urdangarin izateko beste batzuk izan dira aurretik. Eta haiek egindako lana eskertu nahi dugu".
Hasieran 14-18 urtetako gaztetxoentzat prestatu zuten emanaldia Markez eta Elorrietak. "Orain publiko zabalago batentzat egiten ari gara". Eta nola erabaki zuten zein artista omendu? "Bilera mordo bat egin genituen", eta bakoitzaren esperientzia eta liburuak ere izan dira ildo narratiboarentzako oinarri. "Lehendabizi 'lluvia de ideas' delakoa egin genuen. Eta bi erabaki hartu genituen: interesgarria zela hamarkadak markatzea eta musika entzuteko izan diren formatuak". Horren inguruan "pibotatu" dute, hortaz, kontakizuna. Lehendabiziko garaia ahozkotasunarena da. 60ko hamarkadan, single txikia. 70koan, LPa. 80koan berriz, kaseta. 90an, diska konpaktua. Eta gaur egun... mp3, telefono eta ordenagailuak.
"Ez dugu euskal musikaren errepasoa bakarrik egiten. Garaian garaiko gizarteko fenomeno eta joerak lotu ditugu kantuekin", arrazoitu du abeslari gipuzkoarrak. Punk, folk edota pop-rock bezalako musika estiloek "gizartean ere aldaketak egin dituztelako".
Publicidad
Ehunka artistaz hitz egiten dute hitzaldian. "Zoritxarrez, hain aberatsa da euskaraz egindako musikaren ibilbidea, ia pena ematen digula denak ezin aipatzea", dio Markezek. Horregatik, akaso, azkeneko bi urteetan honakoa gertatu zaie behin baino gehiagotan: "segun eta non egin emanaldia, jendea etortzen zaizu eta 'menganito' ez duzula aipatu leporatzen dizu".
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.