Jokin Elizaran
Jueves, 5 de marzo 2015, 02:02
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasteko hilabete erdi baino ez da falta. Baina Korrika petoa eta lekukoa baino askoz gehiago da. Izan ere, "euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. Gure konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain ... arte eta horietako bat da Korrika kulturala ere", esan dute behin eta berriro antolatzaileek.
Publicidad
AEKren ustetan, gainera, "egokia eta bidezkoa" da Korrikari esker lortzen diren baliabide ekonomikoen zati bat "gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea". Eta horrexegatik, euskarazko "arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen" laguntzea du ere helburu Korrika Kulturalak. Honen barne sartzen dira aurtengo ediziorako antolatu diren antzezlanak, kontzertuak, berto-saioak eta halakoak.
Duela aste pare bat hasi zen programazioa, eta denetariko jarduerak izango dira benetako Korrika hasi arte. Baita Bizkaia eta Araban. Gaur bertan, adibidez, bertso-saio didaktikoa egingo dute Barakaldoko San Bizente Kultur Etxean, eta Durangoko Plateruena Kafe Antzokian bertso-korrika izango da. Bertan, 19.30etik aurrera, Igor Elortza, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Manu Goionaga arituko dira. Bilboko Hika Ateneon berriz, 8etatik aurrera, Korrika desfilea aterako da.
Asteburuko menua ere ederra da. Agurainen, larunbatean, Euskahaldun izateko tailerra egingo dute euskaltegian 10.30etik aurrera. Eta Mungiako Olalde aretoan, arratsaldeko 20.00etan hasita, bertsolaritzaren sekretuak delakoa. "Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, batzuk errekuperatzea lortu da. Joxepa Anttoni Aranberri Petrirenaren eta beste batzuen bertsoak ekarri nahi dizkizuegu", diote bultzatzaileek.
Astelehenean, bertso-korrika Deriora iritsiko da, Larrabetzuko bertso-eskolako kideekin. Eta Gernika-Lumoko Elai Alai aretora asteartean ailegatuko da. Martxoaren 11an, gainera, Fausto Herritar Eredugarri antzezlana Bilboko Alhondegira dator. Galder Perezek zuzenduta, kartzelan preso dagoen Faustoren istorioa kontatzen du lanak honek. Protagonistak barkamena Madame Demokraziarekin ezkondu ostean lortuko du bakarrik. "Antzerki panfletoa, kontzertua eta deskontzertua, komedia, tragedia eta performacea" da antzezlana.
Publicidad
2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta etengabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz, Urepeletik Bilbora. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin.
Lasterketa babesteko hainbat aukera dute partehartzaileek: Korrika Laguntzailea euskarria erosiz, Korrika 19ren materiala edo oroigarriak eskuratuz, Korrikalarien petoa edo bizkarrekoa hartuz, aurretiaz AEKren edozein euskaltegitan zein Korrika dendetan, herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz, edo Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 30350072020720037810 kontu korrontean nahi den diru kopurua sartuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.