Umeen sormena biztuteko kanpamenduak antolatu dabez Forun, uztailarako

Iratxe ASTUI

FORUA.

Viernes, 8 de junio 2018

Foruko Udalak ume zein gazteei zuzendutako udalekuak antolatu dauz, beste urte batez. Hiri-kanpamenduak euskeraz garatuko dira, uztailaren 2tik 27ra bitartean, hain zuzen be, Ehunzango Jolasak aisialdi elkartearen eskutik. «Astebarruan izango dira ekintzak, 9.30etatik 13.30etara bitarte. Harrera zerbitzua ordu erdi arinago eskainiko da, ... aurton», zehaztu dabe Udaleko iturriek.

Publicidad

Foruko udako udalekuen helburu nagusia da «neska-mutilen sormena eta irudimena sustatzea, baina baita lagunartekotasuna, solidaritatea, adiskidetasuna, nortasuna...eta guztia herrian bertan», azaldu dabe. Partehartzaileak, udalerriaren kultura eta berezitasunak ezagutzeko aukera be eukiko dabe, «era dibertigarrian», azaldu dau Foruko alkateak, Jane Eyre Urkietak.

Udalekuen barruan, bi talde desbardinduko dira, umeen adinaren arabera. Alde batetik, 3 eta 10 urte bitarteko umeak izango dira eta, bestetik, 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak. Forun erroldatutako umeentzako hamabostaldiaren prezioa 50 eurokoa izango da eta 80 eurokoa hilabete osoarena. Gainontzekoentzako, prezioa 65 eta ehun eurotan zehatu da, hurrenez hurren. Izena emoteko 946255180 telefono zenbakira deitu behar dabe umeen arduradunek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad