Borrar

Maien zibilizaziora hurretuko dira Mendatako umeak

IRATXE ASTUI

MENDATA.

Jueves, 27 de diciembre 2018, 01:00

Mendatako umeak Maien zibilizazioaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eukiko dabe datozen egunetan, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuak antolatutako 'Ipuin mundua: Ertamerika, maien aztarnak' izeneko programaren bitartez. Ekimena lau eta hamar urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an garatuko da, Elizoste aretoan, doan.

Ekintzaren helburua da «eskualdeko umeei urrun dagozen beste herrialdeetako errealitateak erakustea», azaldu dabe antolatzaileek. Egunero, beraz, Mendatako neska-mutilek hango herrietako kontakizunak entzuteko aukera eukiko dabe. Besteak beste «antzerkiaren bitartez, Maien jeroglifikoak idazten eta 'burritoak'deritxenak prestatzen ikasiko dabez», aurreratu dabe Mendatako Udaletik.

Kazetariarena be egingo dabe parte-hartzaileek eta baita Ertamerika ezagutzeko tailer ezberdinak be. «Quetzalaren ibilbidea jarraituz gynkana baten parte hartuko dabe», gaineratu dabe. Jolasteko eta ikasteko saioak 16.30etatik 19.00etara egingo dira. Dana dala, parte hartu gura dabenek gaur arte eukiko dabe izena emoteko epea, Idatze Etxean bertan, edo ondoko telefono zenbakira deituz, 946257204.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maien zibilizaziora hurretuko dira Mendatako umeak