iratxe astui
Nabarniz
Lunes, 16 de marzo 2020, 23:29
Nabarnizko Udalak Iluntzar mendiko Arlaban dagoen lur eremu publikoa adjudikatu deutso ekoizle bateri lehiaketa publikoaren bitartez. Mila metro koadro inguruko larrearen kontsezinoa 20 urterako egin da, «bost urteko luzapena egiteko aukeragaz», zehazten da Nabarnizko Udalak idatzitako lehiaketa publikoaren azken pliegoetan.
Publicidad
Adjudikazioa egin aurretik, baina, azken ... urteotan egoera txarrean egon dan Iluntzarreko larrean hobekuntza lanak burutu behar izan dauz Nabarnizko Udalak. Garbitatsun lanak egiteko egiteko, izan be, 66.000 euro inguru emon behar izan dira eta diru kopuru hori ordaindu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak zati bat ipini eban.
Iluntzar mendiko lur eremua hobetzearen eta txukuntzearen helburu nagusia izan da mendizale asko erakartzen dauan inguru hori behar dan moduan mantentzea eta daukan balio naturala nabarmentzea. Hain zuzen be, Iluntzar mendiaren tontorra «balkoi ezin ederra da», Bizkaiko kostaldeko mendirik altuena -728 metro- dala kontutan izanda. Larre horretan ardi, zaldi eta behiak egoteak, ganera, paisaia be gehiago hobetzen laguntzen dau.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.