Borrar
Bederatzi indigena parte hartu eben, euskararen ganean Bermeon antolatutako saioetan. L. U.
Hizkuntza gitxituetako hiztunak diran indigenak izan dira Bermeon

Hizkuntza gitxituetako hiztunak diran indigenak izan dira Bermeon

Euskararen aberastasuna eta ikasketa prozesuaren barri eukiteko izan dira udalerrian, Garabide taldearen eskutik

IRATXE ASTUI

BERMEO.

Sábado, 24 de noviembre 2018, 01:00

Hizkuntza gitxituetako hiztunak diran bederatzi indigena izan dira asteon Bermeon, euskararen aberastasuna eta ikasketa eta bizibarritze prozesuaren barri izateko, besteak beste. Hizkuntza komunitateko ordezkariek, hain zuzen be, guarania, nasa, ketxia, nahuatla, kitxea eta amazigh hizkuntzen hiztun izan dira, besteak beste.

«Garabideko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak unibertsitate mailako aditu tituluan parte har-tzen dabilz eta Bermeoko saioan, Udalaren lana euskararen alorrean ezagutzeko aukera euki dabe», azaldu dabe udalerriko iturriek. Topaketan, Bermeoko alkate Idurre Bideguren, Euskara zinegotzi Juan Karlos Agirre eta Udaleko Euskara teknikari Maite Alvarezek parte hartu eben. «Udalak azken 40 urteotan bideratu dauen hizkun-tza planifikazioa eta hizkuntza politika partekatu ziran aditu tituluko kideekin», zehaztu dabe.

Ildo horretan, euskara planen oinarri metodologikoak eta prozesuak izan dauen bilakaera eta ezaugarriak landu ziran, baita arrakastarako gakoak eta planifikazioan izaten diran zailtasunak be. Horrez gain, «udalerriari begira bideratzen diran egitasmoen barri emon jaken eta Behargintzan, hizkuntza ohituretan eragiteko, Eusle metodologia erabilita egiten gabilzen praktika ona aurkeztu zitzaien,», azaldu dabe. Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa Garabidek gauzatzen dauen formazio proiekturik garrantzitsuena da.

Munduan bakarra

«Hizkuntzen berreskurapen arloan munduan egiten dan bakarrenetarikoa da», azpimarratu dabe. Hizkuntza berreskurapenaren inguruan lanean ari diren herri indigenetako erakundeak indartzera bideratuta dago formazioa. «Funtsean, euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren euren prozesuaren protagonista izan daitezen». IIrailetik abendura bitarte dabilz Euskal Herritik hizkuntza gutxituetako hiztunak diran hogei indigenak. Horreetako bi Berriatuan be egon ziran hango esperientzia ezagutzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hizkuntza gitxituetako hiztunak diran indigenak izan dira Bermeon