iratxe astui
Gernika
Miércoles, 13 de mayo 2020, 21:38
Bizitzaren beste parte bat izan arren, gitxi edo batzuetan ezer ere ez dogu hitz egiten heriotzaz. Are gehiago haurren edo nerabeen aurrean gaudenean. Sarri-askotan, heriotzatik urruntzen ahalegintzen gara gure neskato-mutikoak; sufrimendutik babesten, alegia. Baina helduak euren dolua bizitzen daben moduan, gaztetxoak be eurena egin behar dabe eta horretarako badira zenbait jokabide, familia eta hezkuntza arloetan praktikan ipini ahal direnak.
Publicidad
Bizkaiko Medikuen Elkargoan, hain zuzen be, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Doluari buruzko Gida osotu eta oso lagungarria argitaratuta dauka. Adituek komendatzen duten arabera, haurrek ere dolua egiten dute. Kontua da, «persona helduekin alderatuz eta, adinaren arabera, modu desberdinak dituzte doua adierazteko». Sarritan esaten denaren kontra (hau da, 'hobe dugu nahigaberik eta sufrimendurik jasan ez dezaten; hobe da gure nahigabea disimulatzen eta ez azaltzea), maitatu duten pertsonaren heriotzaren berri emotea da aproposena. Baina nork, nola, eta noiz jakinarazo behar zaie heriotzaren berri? Bizkaiko Medikuen Elkargoak ondoan gomendio zehatzak errezten dizkigu horretarako.
Nork:
1- Ahal badu, aitak eta amak edo familiarteko hurbilekoenak.
2- Haurrarengandik emozionalki hurbilekoena edo garrantzitsuena den pertsonak.
Noiz:
1- Berehala edo lehenbailehen.
Non:
1- Leku lasai, isil eta seguruan (haurrak gehien ezagutzen duen leku batean).
Nola:
1- Fisikoki behar bezala ukituz.
2- Eufemismoak eta metaforak erabili gabe: 'leku hobe batera joan zen', 'beste mundura joan zen'…
3- Argi eta garbi, xehetasun gehiegi gabe eta azalpen abstraktuak emangabe.
4- Ahots gozoa erabiliz.
5- Bere emozioak konpartituz.
6- Gertatutakoaz zer sentitzen eta pentsatzen duen galdetuz.
7- Bere duden inguruan galdetuz.
8- Hildako pertsona gogoratuz.
Notizia komunikatzerakoan, bestalde, «heriotzaren unibertsaltasuna; hau da bizi den orori gertatzen zaiola transmitutu behar zaie umeei», gomendatzen dute iturri berdinek. Horrez gain, «heriotza zerk eragin dioen, ziurtatu behar da galeragatik errudun ez daitezela sentitu eta argi utzi behar zaie hil egin dela eta, ondorioz, gorputzean ez duela ezerk funtzionatzen», azaltzen dute.
Publicidad
Horren harira, laguntzen ez duten adierazpenak dira, esate baterako, «lo geratu dala esatea, hil egin dala esan ordez»», argitzen dute jakituek. «Baliteke haurrak beldurra sartu eta lotara joan nahi ez izatea, pentsa baitezake lo hartzen badu ez dela gehiago esnatuko», dinoe. Ahal den neurrian, egunerokotasunari eustea errekomendatzen dute, eta haurtzaroan, eremu nagusiak familia eta ikastxea izaten dira. «Nerabezaroan, lagunak ere inportanteak izaten dira».
Doluaren bidea errezten duten errekurtsoen artean, «familiaren argazki-liburua begiratzeak aukera emango digu lehengo egoerak, partekatutako bizipenak eta hildako pertsonaren, familiaren eta are gizarte osoaren historia berreraikitzeko». Lagungarria da baita ere, oroitzapenen kutxa bat egitea «dauzkan oroitzapenak, gehien balioesten dituenak eta pertsona maitatuarekin edo partekatutako bizipenekin lotzen dituenak gordetzeko toki fisiko bat edukitzeko».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.