

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
IRATXE ASTUI
BERMEO.
Martes, 10 de octubre 2017, 02:00
Kostaldeko herri biak euskaldunak izanda, Bermeoko kaleetan Ondarroako kaleetan baino askoz be euskara gitxiago entzuten da. Horixe erakutsi dau, beste emai-tzen artean, Uemak egindako 'Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak' izendun ikerketak. Herri arrantzale biak euskararen ezagutza datuak parekoak izanda, Bermeoko kasua «kezkagarria», dala baieztatu dabe Uemako teknikariek.
«Bermeon euskararen ezagutza %72koa da, baina erabilera, barriz, %33koa baino ez”, zehaztu eben Goizane Arana eta Eneritz Albizu ikerketa lanaren arduradunek. Ondarroako kasuan, barriz, euskal hizkuntza dakiten ia guztiek erabiltzen dabe euren egunerokotasunean. Ezagutza eta erabileraren arteko halako beherakadaren atzean egon daitekezen arrazoiak eta fak-toreak aztertzeko, beraz, hainbat inkesta, alkarrizketa eta eztabaida taldeak sortu izan dabez Bermeon azken hilabeteetan.
Kokapen geografikoa
Ondorio nagusiei jogokenez, euskararen erabileraren garapenean faktore batzuk eragiten dabela probatu da. Horra hor, beste batzuen artean, kokapen geografikoaren eragina, bizilagunek inguruko udalerriekin daukazen harremanek hizkuntza hautuetan daben eragina eta biztanleriaren aldaketa demografikoa eta turismoaren hazkundearen eragina. «Herriko erreferenteen pisua, herrian gailentzen diren balioak, hizkuntzaren estatusa eta idatzi bako arauen presentzia» be, nabarmendu dabe teknikariek, erabileraren beherakadaren 'errudun' moduan.
Kokapen geografikoaren kasuan, Ondarroa herri euskaldunez inguratuta egoteak «zeozelan babesa emoten deutso euskarari, baina Bermeok, barriz, eremu erdalduna hurrago dauka, eta hara joateko joera handiagoa dauke; Bilbo Handira, batez be», arrazoitu dabe. Erabileraren beherakadaren aurrean eta etorkizunari begira, ardatz batzuk zehaztu dabez Udaleko Euskara sailetik. «Euskararentzat positiboak izango diran gazte talde erreferenteak indartzea» da bata.
«Gazteentzat eredu izan daitekezen pertsonekin edota talde erreferenteekin lan egin behar dogu», azaldu dabe. Horren harira, kirola aipatu da gune estrategiko moduan, futbola, batez be. Beste alde batetik, herri hizkerari «balioa eta prestigioa» emotea be lehentasunezko neurrietako bat da. «Motibatuta dagoen herritar taldea indar-tzea garrantzitsua izango da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.