Borrar
Lana bilatzeko gakoak erakutsiko jakez gazteei saioetan. M. SALGUERO
Formazio 'pilulak' antolatu dabez lan barik dagozan Busturialdeko gazteentzat

Formazio 'pilulak' antolatu dabez lan barik dagozan Busturialdeko gazteentzat

Hilaren 14, 16 eta 30eko saioak Gernikan burutuko dabez eta azaroaren 21eko eta 28koa hitzorduak, bestalde, Bermeon izango dira

IRATXE ASTUI

BERMEO.

Jueves, 2 de noviembre 2017

'Lana bilatzea lana da' programaren barruan, Busturialdeko gazteei zuzendutako formakuntza saioak edo 'pilulak' eskainiko dabez hil honetan, Bermeon eta Gernikan. Programa bost saioz osotuta dago, eta tailer bakotxan hainbat gai landuko dabez lan barik dagozan gazteek. Besteak beste, lana bilatzeko tresna eta baliabideak edo curriculuma sortzeko gakoak. Formakuntza saio txiki honeen helburua da «lana eta ekintzailetasuna sustatzea, eduki eta jarduera ezberdinak landuz, gazteak beharrezko gaitasunetan trebatzeko», azaldu dabe ekimenaren bultzatzaileek.

Hain zuzen be, Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udaletako Gazteria zerbitzuek antolatu dabez formakuntza saioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Horreen bidez, eskualdeko gazteak gaitu gura dabez lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan daien. Behar horretan, Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak koordinatuko dauzena.

Plaza mugatuak

Besteak beste, gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta horreetan trebatzea daukez helburu formakuntza saioek. «Horretarako, talde lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzeko jarduerak egingo dabez», aurreratu dabe.

Hilaren 14, 16 eta 30eko saioak Gernikan antolatuko dabez, eta azaroaren 21ekoa eta 28koa Bermeon burutuko dabez. Formazio tailer guztiak dohainezkoak dira baina ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea. Epea, hain zuzen be, dagoeneko zabalik dago, www.gaztedibusturialdea.eus web-orrialdearen bidez.

«Plaza kopurua mugatua da, 15 leku dagoz tailer bakotxarako», ohartarazo dabe. Lehentasuna eukiko dabe programan parte hartzen daben herrietako gazteek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Formazio 'pilulak' antolatu dabez lan barik dagozan Busturialdeko gazteentzat