Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
IRATXE ASTUI
MORGA.
Lunes, 30 de diciembre 2019
'Sintonia arrecifal' dalako proiektu artistikoaren sarea gero eta leku gehiago hartzen hasi da, Busturialdean. Alberto Palomera eta Rober Garay sortzaileen proiektu artistikoak, hain zuzen be, Morgaraino igo da, oraingo honetan Serafin aingerutxo baten eran.
LePatafisicCabinetek sortutako 'Zeruko ataria' izeneko land-art proiektu barria Morgako Meakaur auzoko Martin Deunaren elizaren aurrean kokatzen da. Beti be, «herritarrentzako karga sinboliko handia dauken lekuak» aukeratzen dabez eta artistok, euren artea erakusteko.
«Gernika-Lumotik etorrita Larrabetzurantz Done Jakue Bidea igarotzen da hemendik», gogora dakarre. Palomerasek eta Garayk egindako azken interbentziorako «Morgako zeruaren urdintasunaren indarra» neurtu ei dabela jakinarazo dabe.
Eta «kolore beragaz margotu dogu lurraren azken sustratoaren neurririk finena aurkitu izan dogun leku hau», zehaztu dabe sortzaileek. Lur azpiko zeru zati bat ikusten dan zirkulu horretatik Serafin angerutxo bat agertzen da margoztuta, goikaldeko zerura begira. Zirkulu hori Ereñoko harrobitik ataratako harri gorriaz inguratuta dago.
Gora begira
«Zorionekoen putzua izatealez zabaltzen da eta kilometro gitxira dagoen Larrabetzuko 'Infernuko ahoa' dalakoagaz alienatuta dago», zaldu dau Rober Garayk. «Leku magikoa da; beste alde batetik erlijioagaz zerikusirik ez daukana», ziurtatzen dabe artista biek. Alberto Palomerak eta Rober Garayk osotzen dauan LePatafisicCabinetek taldeak Busturialdeko beste leku esanguratsuetan be esku-hartze artistikoak egin dabez.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren Ekoetxea interpretazio Zentruan, esate baterako, 'Domo Custodio' tituludun obra ezarri eben, eta handik denbora gitxira, Ereñeko Geranda harrobian 'Arte eta Natura Ereño Behatokia. Sintonia Arrecifal' artelana zabaldu zan bisitetara. «Laster, interbentzio horren ganeko museoa zabalduko dogu», aurreratu dau Rober Garayk.
Horrezaz ganera, 'Sintonia Arrecifal' proiektu artistikoa datorren urtearei begira be Busturialdea eskualdeko beste leku esangarrietara be ailegako da. «Elantxobeko Ogoño inguruan kokatuko dogu beste domo bat”, aitatu dabe LePatafisicCabineteko artistek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.