

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
IRATXE ASTUI
GERNIKA-LUMO.
Martes, 28 de enero 2020, 00:26
Joan dan urrian ofizialki zabaldu zanetik gaur arte bost mila lagun inguru -ikasle taldeak gehienak- bertaratu dira, Gernika-Lumoko Astrako babeslekuak hartzen dauan Auschwitzeko kon-tzentrazio esparruari buruzko erakusketatik. Espazio horren barruan, presoen bizipenak zein 2.Mundu Gerran naziek eragindako sarraskiak batzen dabezan informazio panelak dagoz ikusgai. Erakusketa, izan be, Auschwitz Bikernau Museotik atara da lehenengoz eta Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra Astrako babeslekua da.
Auschwitz kontzentrazio eta sarraski zelaiaren 75. urteurrenagaz bat eginez, bestalde, bisitariek gogoetarako eta introspekziorako kandelak biztu ahal dabez egunotan. «Berez erakusketa hunkigarria bada, eta hartzen dauen espazioak ikuslearengan emozio sakonak eragiten badauz, erakusketa bisitatzen daben pertsonek kandelak aurkitzen dabez biztuta», azaldu dabe erakusketaren antolatzaileek. Bat-bateko adierazpen hori «totalitarismoen biktima izan ziran pertsona guztiei errespetuzko omenaldi bat legez ulertzen da», baiezattu dabe.
Auschwitz-Gernika erakusketa ekainaren amaierara arte egongo da ikusgai Astrako bunkerrean, eta norbanako zein ikasleei zuzenduta dago. Dana dala, profesionalek gidatutako bisita didaktikoa egiteko, aurretiz izena emon beharko dabe, www.auschwitz.online helbide elektronikoan.
Kontaketa gogorrak
Astrako bunkerrera bertaratzen diranek 2. Mundu Gerran Auschwitzen preso egon ziranen bizimoduak ezagutzeko aukera dauke argazkien bitartez, «eta, baita be, konzentrazio esparruetan gertatutako bizipen gogorren kontaketen bitartez», azaldu dau Enrique de Villamor APTCE elkarteko presidenteak..
Gernikako erakusketan ikusgai dagozan diskurtsoa, irudiak eta agiria, «orain arte argitaragabeak», Auschwitz-Birkenau Museo Estatalaren artxibategi historikoaren fondoaren jabetza dira. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei bereziki zuzenduta dago bilduma, «Historia irakasgaiaren curriculum-ean Bigarren Mundu Gerrak eta Holokaustoak garrantzi handia daukelako», azpimarratu dabe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.