Umeentzako irakurketa tailerrak eta pandero ikastaroa antolatu dabez Foruan

I. A.

Miércoles, 22 de febrero 2017, 23:17

Herriko umeen artean irakurzaletasuna biztu eta liburu artean gozatzeko leku eta momentuak eskaintzeko asmoagaz, irakurketarako tailerrak antolatu dabez Foruko Joan Mari Torrealdai Kultur Etxean. Saiook ordubetekoak izango dira eta martitik apirilera bitarteko barikuetan burutuko dira. «Ekimena, batez be, 4 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta ... egongo da», zehaztu dabe Kultur arloko Udaleko iturriek. Lehenengo hitzordu bietan martiak 10 eta 17, hain zuzen be, sei urtera arteko txikienak parte hartu ahal izango dabe.

Publicidad

Hurrengo bietan, bestalde, martiak 31 eta apirilak 7 7 eta 9 urte bitartekoen ordua helduko da. Saio guztiak 17.30 etan hasiko dira eta aurretik izena emotea komeni da herriko Kultur Etxean edo bertako telefono zenbakira deituz (946254574). Ipuin saioetan, parte hartzaileak dinamizatzailegaz bakarrik egongo dira. Ekimenen programaren barruan, pandero ikastaroa be izango da. Eskolak martian hasi eta ekainararte luzatuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad