Borrar

Christoph Jorda alemanaren argazki bat izango da X. Bilbao Mendi Film Festival-aren irudia

'The Lighthouse' lanaren ardatza munduan garaien dagoen itsas argia da

elcorreo.com

Lunes, 29 de mayo 2017, 23:40

Christoph Jorda argazkilari alemanaren 'The Lighthouse' izenburuko argazkia izango da abenduaren 8tik 17ra bitartean egingo den Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioaren irudia. Hala erabaki du 3. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako epaimahaia.

Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta Donostiako Antzoki Zaharrean larunbatean egin zen sari banaketa ekitaldian irudikatu zuten sari ematea jaialdi bilbotarreko zuzendari Jabier Baraiazarrak eta Christoph Jordak berak.

'The Lighthouse' argazkiaren ardatza munduan garaien dagoen itsas argia da. Suitzako Alpeetako Overalp Pass mendi lepoan 2.046 metrora dago kokatua, Rin ibaiaren jaiotza eremuan, eta ingurua sustatzeko eraiki zuten bertan. Europako ibai esanguratsuenetakoa da Rin, nabigaziorako eta garraiorako erabiliena, eta Suitza, Liechtenstein, Austria, Alemania eta Frantzia gurutzatzen ditu Herbeheretan itsasoratu aurretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Christoph Jorda alemanaren argazki bat izango da X. Bilbao Mendi Film Festival-aren irudia