Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Stravisnkyren 'Hileta kantua' interpretatuko du

Ekitaldia bihar eta etzi izango da Euskalduna Jauregian

elcorreo.com

Martes, 2 de mayo 2017, 23:24

Bilbao Orkestra Sinfonikoak denboraldi sinfonikoaren 15. egitaraua eskainiko du bihar eta etzi, Euskalduna jauregian, eta Igor Stravinskyren 'Hileta kantua' interpretatuko du, besteak beste.

Publicidad

Igor Stravinsky konpositore errusiarrak 1908an idatzitako obra da, eta behin bakarrik interpretatu zen, 1909an, San Petersburgon. Ondoren, galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan. Obra 'berriro estreinatu' eta bost hilabetera, Estatuan pieza hau interpretatuko duen lehen orkestra izango da BOS.

Kate maila galdutzat hartu izan da pieza hau, eta, horri esker, konpositore errusiarraren bilakaera uler daiteke, osotasunean, XIX. mendeko tradizio errusiarretik modernotasunera. Urtebete geroago, 1910ean, erabateko musika bilakaera hasi zuen, Parisen estreinatutako 'Suzko txoria' obrarekin.

Obra galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan, baina 2015ean, San Petersburgoko Kontserbatorioa zaharberritu ondoren, katalogatu gabeko musika eskuizkribu ugari aztertu ziren, eta kontserbatorioko orkestrak 1909ko estreinaldian erabilitako particella edo eskuz idatzitako zati solteak aurkitu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad